inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iñaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
119.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 San Ixidro bezperan

 

 Asiak geunden aspalditxotik

 denbora onaren eske.

 Etorri ere egin zaizkigu

 komeni diran ainbeste.

 Auetxek baño egun obeak

 argitu ote ditezke?

 Oso errezak ez gera baña

 gustora egon gindezke.

 

 Zein pozgarria, baserritarrok,

 txit urre dan egun ori,

 Biar jai egin eta gerora

 ekingo zaio lanari.

 Madrid'ko seme zintzoa degu

 nekazarien Zaindari,

 Komeni diran laguntza danak

 eskatu San Ixidro'ri.

 

 Euskal baserri maitagarria

 eztago oso indartsu,

 Erabat galdu ote diteken

 gaude kezkati ta izu.

 Zer gertatzen dan, zauden tokitik

 ondo ikusiko dezu,

 Iñoiz bada- ta, Ixidro maite,

 oraintxe lagun zaiguzu!

 

 ***

 

 Manuel Uztapide'ri

 

 Udaberriko egun ederrez

 gu etengabe kantutan,

 Oitura ori baitegu beti

 irixten geran lekutan.

 Atzo, Manuel, oso alai ta

 bizkor ikusi zindutan,

 Norbera jaiotako tokirik

 ezta pagatzen dirutan.

 


inprimatu