inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
117.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Otaņo'ren omen eguna

 

 Arrigarria bertsozaleak

 eman zuten erantzuna,

 Arnasik degun artean beti

 gogoratuko deguna.

 Atzoko orri esaten diot

 nik benetako eguna,

 O, Pedro Mari egin dizugu

 ondo merezi zenduna.

 

 Gazte jendea indartsu dator,

 ezta ixiltzen bertsorik,

 Garizumarik izan ezean

 gero eztator Pazkorik.

 Otaņo maite, zuk etzenduen

 alperrik galdu denborik,

 Garaiz azaldu ezpaziņa zu

 etzegon ondorengorik.

 

 Erri bakoitzak bere seņale

 txit bereziak badauzka,

 Eztauka iņork zertan nekatu

 zurea zein dan galdezka.

 Zizurkill maite, egon zindezke

 pozkiro, irri-parrezka,

 Zu baizaitugu, zorionean,

 Otaņo'tarren seaska.

 

 ***

 

 Otaņo ta Pello Errota

 

 Zuzen da zintzo jarraitu zuten

 bakoitzak bere bidean,

 Batek kantari egin zun lana

 ta besteak paperean.

 Esker beroa ager dezagun

 ordua datorrenean,

 Astiasu'ra inguratuaz

 esandako egunean.

 


inprimatu