inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
116.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Urtain ta Gallastegi

 

 Urtaiņ'i eta Gallastegiri

 au kantatu nai diozu,

 Plaza gizonak ikusten lendik

 ondo oituak gaude gu.

 Atzoko zuen burruka ori

 aiņ itsatsia daukagu,

 Arnasik degun artean beti

 gogoan izango degu.

 

 Urtain gaztea, ondo dauzkatzu

 itz goxo bi mereziak,

 Eztigu kalte aundirik egin

 zu lanean ikusiak.

 Neurririk eta mugarik eztu

 daukazun indar biziak,

 Aztuerazi dituzu bapo

 oraiņarteko guziak.

 

 ***

 

 Bergara pelotaria

 

 Oso indartsu eta sasoiko

 jun ziņan zu Tolosa'ra,

 Baita lenengo iritxi ere

 ogeitabi tantotara.

 Amaikatxori sartu diozu

 oraingo ontan ikara,

 Bigarren mallan txapeldun zera:

 Bejondaizula Bergara!

 

 ***

 

 Ostolaza ta Zulaika

 

 Gozamenetan utzi dezute

 atzo Tolosa'ko plaza,

 Jostallutxo bat balitz bezela

 arriabai errez altza!

 Gorputz aundirik eztezunarren

 nunbait ba-dezu zuk gatza,

 Danak batera aitortu zuten:

 ona zera Ostolaza!

 

 ***

 

 ZUlaika'ri eskeņia

 

 Lan egiteko asmoak zeunden

 aspaldi xamar artuta,

 Zuri begira egonak gera

 zearo ikaratuta.

 Zuk emandako jasoaldiak

 garbi daude kontatuta,

 Jokoa galdu zenduen baņa

 oso gizon jokatuta.

 

 ***

 

 Automobilla lapurtu

 

 Sarri sarritan au galdetzen det:

 ortara nola iritxi?

 Besteren gauzez jabetzeko gaur

 zenbaiti ajola gutxi.

 Kilometrotan erabilita

 kale bazterrean utzi,

 Maria Luisa, artu bearra

 dago emen pazientzi.

 

 ***

 

 Urrezko eztaiak

 

 Oraintxe berrogeitamar urte

 izan zan zuen ezkontza,

 Zenbat pozaldi, zenbat naigabe,

 biok ordutik onuntza.

 Biarko meza santu orretan

 biotzak jaso goruntza,

 Eskerrak eman eta aurrerako

 eska zazute laguntza.

 


inprimatu