inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
115.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Otaņo'ren euskaltzaletasuna

 

 Ameriketan ikusten ditut

 zenbait euskaldun landare,

 Bizi diranak beren lurrari

 aitormenik eman gabe.

 Baņa eztute ezagutzen da

 oiek barkatuak daude,

 Nik Donostia eskatuko det

 Paraisora junda ere.

 

 ***

 

 Beti ez da "poto"

 

 Nola esan nik zenbat

 maite dedan bera:

 Ikusten dedanean

 dijoala bera,

 Negarrez urtutzen da

 nere biotz bera.

 

 ***

 

 Sardiņa zarra janda

 gaņetikan ura,

 Nola onduko zaio

 kolore tsar ura?

 

 ***

 

 Oraiudik gaztea da

 urtez eta illez,

 Buru dana betea

 bear zuen illez,

 Ortzak ere jun zaizka

 indar danak illez.

 

 ***

 

 Otaņo'ren "nasketak"

 

 Nere emazteari

 begira nengon atzo,

 Gaztea dalarikan

 biurtu zait atso.

 

 Ezurretan barrena

 sartu zaio otza,

 Gau guzian ba-degu

 eztularen otsa.

 

 Seme bat du, ta bera

 soldaduzkan sartu,

 Bat denbora baņo len

 nola ez-ba sartu!

 

 Ain kolore ederrak

 zeduzkanak igez,

 Egin diote noski

 sekulako iges.

 

 Orain etorri zaigu

 bizimodu zalla,

 Galdu genduelako

 len gendukan salla.

 

 Lo egiteko daukat

 oirik ez, ta, aska,

 Alperrik da naiarren

 memoria aska,

 Ill arte bizi bear

 buruari azka.

 


inprimatu