inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
113.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 1

 

 Berri txar bat zabaldu

 aiņ indar aundiko,

 Illundu gaitu danok

 kale ta mendiko.

 Lagun zarra eztegu

 berriz ikusiko,

 Mondragones aundia

 joan zaigu betiko.

 

 2

 

 Urte askoz izana

 plazetan errege,

 Zure sasoia nola

 ezkutuan gorde?

 Juan Bautista, etsiko

 al degu zu gabe?

 Pelotazale danok

 luto beltzez gaude.

 

 3

 

 Jotzalle gogorra zu

 beiņ emen da beiņ an,

 Indarrak errendituz

 nai zendun tamaņan.

 Zuri begira sarri

 zoratuak giņan,

 On asko dira baņa

 zu aparta ziņan.

 

 4

 

 Plazan agertzen ziņan

 lerden eta eder,

 Bapo zaitzen zenitun

 zabal eta bazter.

 Zu pelotan ikustez

 ezin zeiken asper,

 Berdiņ berdiņak ziņan

 eskubi ta ezker.

 

 5

 

 Onenak jartzen ziran

 beti zure kontra,

 Bestela burutzerik

 etzan izango ta.

 Sei kuadrotan artuta

 bertaraņo bota,

 Ala ibiltzen zan zuk

 jotako pelota.

 

 9

 

 Beldurgarriak ziran

 zure erasoak,

 Zutik txalotzen ziņan

 jendetza osoak.

 Ematen zenitunak

 izer pelotazoak!

 Arraun bi ziruditen

 zure bi besoak.

 

 7

 

 Iņoiz etzenduen zuk

 eskutako miņik,

 Zugandik etzegoen

 kolpe txar, ariņik.

 Kontrarioak beti

 ler gaizto egiņik,

 Atzeko pelotarik

 eraman eziņik.

 

 8

 

 Argi diztiratsu zu

 izarren antzera,

 Eriotza eztator

 dana itzaltzera.

 Gorputza sartuarren

 lur azpi otzera,

 Pelotarik dan arte

 zu biziko zera.

 

 9

 

 Bazeundeke gustora

 egindako lanez,

 Etzera zu aztuko

 itxura dagonez.

 Arro gaude zuk utzi

 dezun izen onez,

 Gizalditan entzungo

 baita Mondragones.

 

 10

 

 Adiskide maitea,

 zuk ordua bete,

 Agur lagun Bautista,

 Agur, Azkarate.

 Ainbat neke artua

 emen ziņan arte,

 Betikotasunean

 atsedendu zaite.

 

 11

 

 Plazetan zun guzia

 zintzoki emana,

 Maltzurkeriz gordean

 ibiltzen etzana.

 Eskari au dakarkit

 orain zuengana,

 Erreza zaizute

 Aita Gure bana.

 

 12

 

 Garai batez pelota

 aretxek errez jo,

 Mugaren bi aldetan

 zan danen gogozko.

 Pelotak artu dezan

 indar egitazko,

 Ai, sortuko balira

 Mondragones asko.

 

 ***

 

 Periak asi dira

 

 1

 

 Gaitz gogor bat sartu zan

 gure barrutira,

 Kalteak egin ditu

 ezker-eskubira.

 Gizon utsak zebiltzan

 peri aitzekira,

 Berriro ganadurik

 agertuak dira.

 

 2

 

 Egarriz dagon batek

 edatea obea,

 Etxea miatzen du

 aguro goi ta be.

 Botill utsak ematen

 dio atsekabe,

 Peria berdintsu da

 ganadurik gabe.

 

 3

 

 Legea bete danok

 errespetu aundiz,

 Ondatu ez gaitezen

 geure zabarkeriz.

 Norbere aldera ez

 asi arrokeriz,

 Bestela lengo gaitza

 emen degu berriz.

 

 4

 

 Kutsua berekin du

 sarritan zikiņak,

 Zintza bete ditzagun

 geure zer-egiņak.

 Kontzientziz jokatzen

 egiņ alegiņak,

 Indar artu eztezan

 berriz ankamiņak.

 

 ***

 

 Otaņo'ri omenaldia

 

 1

 

 Maixuaren izana

 indartsu zebillen,

 Bide asko urratu

 baizitun arek len.

 Jakin bear dezute

 guziok lenbait'len,

 Jai aundiak ditugu

 laister Zizurkill'en.

 

 2

 

 Bertsozale zintzoak

 Zizurkill'a bildu,

 Gaiņ amesgarri arek

 ainbeste grazi du!

 Otaņo'ren izenik

 ez leike ixildu,

 Iņor aitatzezkero

 artxek merezi du.

 

 3

 

 Maixu aren bearra

 lur ontan izan da,

 Beste guzietatik

 nabarmendu zan da.

 Omenaldia noiz dan

 obe det esanda,

 Maiatzeko illaren

 bederatzian da.

 

 4

 

 Aukera eder ori

 etzazula galdu,

 Esker ona biotzak

 agertu bear du.

 Esandako egunez

 zu zintzo azaldu,

 An ikusiko gera

 Jainkoak nai badu.

 


inprimatu