inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
109.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 "Errekalde" gazteari buruz

 

 Aizkolari artean

 au da gorakoa,

 Errekalde au nundik

 degu olakoa?

 Orain oraingoa ta

 gero gerokoa,

 Bixtan or gelditzen da

 ark egindakoa.

 

 ***

 

 Balea

 

 Bost traiņeru joan ziran

 patroi banarekin.

 Jende bizkor, bikain da

 guziz onarekin.

 Manuel Olaizola

 eta Loidi'rekin,

 Uranga, Atxaga, ta

 Manterola'rekiņ.

 

 ***

 

 Bost txalupa aietan

 joan ziran gizonak,

 Arraunean dirade

 sendo ta txit onak.

 Ez dirade balean

 kontra lo egonak,

 Dinamita ikusi

 zuen an zegonak.

 

 ***

 

 Baleak egindako

 salto ta marruak,

 Ziran izugarri ta

 ikaratzekuak.

 Atzera eragin gabe

 ango arrixkuak,

 Arpoiakin il zuten,

 ­An ziran Anguak!

 

 ***

 

 Sokaz amarratuta

 jarririkan "zagan"

 Jendea arraunean

 gogotik asi zan.

 Baņa... maria kontra;

 naiko lana ba-zan!

 Alare eguardirako

 balea errian zan.

 

 ***

 

 Ikusteko gauza zan

 ura-legorrean,

 Osorik zegoela

 ildako egunean.

 Itxura galdu zuen

 gero egonean,

 Mermatu ta txikitu

 bigundu zanean.

 

 ***

 

 Amabi metro luze,

 gerria amar lodi,

 Buztan-pala lau zabal,

 albotan pala bi.

 Ezpaņetan bizarrak

 beste illera bi,

 orraziak bezela,

 ain zeuzkan ederki!

 

 ***

 

 Begi txikiak eta

 ao txit aundia,

 Obeto esateko

 ikaragarria.

 Metro bi zabaltzen zan,

 au da bai, egia,

 Larru guzia goma,

 ura animalia!

 

 ***

 

 Gauza ikusgarritzat

 egun batzuetan,

 Erriaren ondoan

 arranplan egon zan.

 Urrutitikan ere

 jendea etorri zan,

 Milla pezetaraņo

 dirua bildu zan.

 


inprimatu