inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
99.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Euskalerriko Bertsolari Txapelketa Nagusia

 

 Jaunak zoria eman baizigun

 egun ori ikusteko,

 Ordua degu guk esker ona

 biotzez erakusteko.

 Bertsolariak kanta ta kanta

 euskal biotzak pozteko,

 Pesta oberik etzeiken jarri

 Urte Berria asteko.

 

 ***

 

 Zorionean ez gendun entzun

 legezko etzan izkerik,

 Asierako etzgon, noski,

 obean billa asterik.

 Ezta komeni edozein moduz

 ur garbi danak nasterik,

 Puntu gaiztoak eztu egiten

 jaia ondatu besterik.

 

 ***

 

 Aurreko zarrak ere laurekin

 ziran kantatzen oituak

 Noizik eta bein bostetaraņo

 luzatuz beren kantuak.

 Alper alperrik izaten dira

 ortik gorako puntuak,

 Oietan ere probatu leizke

 gizonaren talentuak.

 

 ***

 

 Ori eztala gai egokia

 egon zaitezte etsita,

 Bertsolarien iturri danak

 uzten baititu itxita.

 Eskarmenturik asko badegu

 gerta zana ikusita,

 Beste zerbaitxo asma bear da

 txiste kontuak utzita.

 


inprimatu