inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
96.zk.
Orrialdea:
5

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Gipuzkoa'ko Bertsolari Txapelketa

 

 Bertsoa zuzen artzen dakizu

 sustraitik edo oņetik,

 Bukatu arte, al dan guzian

 segiz bide berdiņetik.

 Alako kantu goxoak irten

 ziran zure mingaņetik,

 Zerbaitegatik gelditu ziņan

 beste guzien gaņetik.

 

 Zure izena or gelditu da

 merezi zuen lekuan,

 Lagunak eta adiskideak

 pozik ziran inguruan.

 Zu bezelako baten bearra

 aspaldian ba-zeruan,

 Izarrik argiena zu zera

 gaur Goierri'ko zeruan.

 

 Gu bizi geran lur santu ontan

 ba-dago gaia ugari,

 Zer itzegiņa nunai sortzen da,

 au ezpaldin bada ori.

 Nik eskari bat egingo diot

 Goierri'ko izarrari,

 Arnas biderik dezun artean

 kanta Euskalerriari.

 

 Ordua eldu zan garai artan

 zuk bai gizonki erantzun,

 Ezti kutsuzko zure bertsoak

 jendeak pozkiro entzun.

 Nere zorion beroenak nik

 bertsoz eman nai nizkitzun,

 Ta bai-dakizu, Joxe Migel zuk

 lagun jator bat nun dezun.

 

 ***

 

 Garmendia gazteari

 

 O, Garmendia, zu aitatu nai

 zaitut al danik azkarren,

 Nola talentuz, ala eztarriz,

 etzabiltza oso erren.

 Ainbeste gizon neurtuta gero

 gelditu zera bigarren,

 Gallurra oso urrean dezu

 etzazula etsi, arren!

 

 Ain gogozkoa dezun lanari

 alde batera ez utzi,

 Artu zuk ere "Basarri'gandik"

 zorion eta goraintzi.

 Lenengo malla ezin diteke

 nekerik gabe iritxi;

 Gero obispo izango danak

 apaiz bear du lenbizi.

 

 ***

 

 Erramun Salsamendi pelotaria

 

 Eztakit zenbat urtetan

 indartsu zan frontoietan,

 bere izena sonatua zan

 alde guzietan.

 Il zaigu Orio'n bertan,

 sortu zan kabi orretan,

 Artu zazu Jaun errukitsua

 zeure besoetan.

 

 ***

 

 Kamioetan zuloak

 

 Moto kurpillak sartu ezkero

 ainbat aundiko zulotan,

 Eriotz edo anka mozteak

 ondorenean frankotan.

 Oso presaka egitekoa

 au degu probintzi ontan,

 Gure kamio oiek jartzea

 bear dan kondiziotan.

 

 Negarra zenbat etxetan dagon

 gure Jaunkoikoak jakin,

 Jendea guziz asarretu da,

 arrazoi aundiarekin.

 Kamio danak konpondu azkar

 bear dan guziarekin,

 Ezin diteke ola jolastu

 gizonen biziarekin.

 

 Ogeigarrengo gizaldi ontan

 au da bera erortzea,

 Ainbeste aurrerapen dagola

 okerrago pentsatzea.

 Beste munduko gauza ezta ba

 zulo batzuk estaltzea,

 Lotsagarri da gure lurrean

 olakorik gertatzea.

 

 Beti beldurrak ibili bear,

 al bada martxa txikian,

 Bizi bakarra galtzeko berriz

 oso arrixku aundian.

 Moto ta automobill erosten

 ez asi itxukerian,

 Pelota danak alperrik diran

 frontoirik eztan tokian.

 

 ***

 

 Urte berria ba-dator!

 

 Denborak beti aurrera gogoz,

 iņoiz egin gabe opor,

 Urteak berriz bizkar gaņean

 osa dituzte lau tontor.

 Lenengo zarra agurtu zagun

 errespetuz eta jator,

 O, irakurle biotzekoak

 Urte Berria ba-dator!

 

 Beste urte bat geiago ba-da

 itzalia edo illa,

 Orren aurretik joanak ba-dira,

 nik eztatik zenbat milla.

 Etenik gabe dabill gizona

 zorion betean billa,

 Len pasatako guziak baņo

 obea izan dedilla.

 

 Zure zai geunden itxaropentsu.

 amets gozotan beterik,

 Ez genduke nai ala egona

 gero pena izaterik.

 O, Urteberri, ez ekarri zuk

 iņorentzako kalterik,

 Asmo oneko gizon artean

 ez bedi palta pakerik.

 

 Lanari ekin trebe ta sendo,

 euskaldun maite, zintzoa,

 Bakoitzak egin bearra dauka

 al duen alegintxoa.

 Urte oneri buka baņo len

 jarrita daukan plazoa,

 Ea pixkabat xuxpertzen degun

 gure izkuntza gaxoa.

 

 O, Urteberri, azaldu zaite

 egizko gure laguna,

 Alperrikako izan eztedin

 bakarka batzun jarduna.

 Ezta zillarra edo urrea

 guk eskatzen dizuguna,

 Euskera degu oraingoz kezka

 geien ematen diguna.

 


inprimatu