inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
89.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Sega apustuak (Tximela'k)

 

 Ona emen muestratxo bat:

 Andazarrate'n, zenbat

 kotxez eta motoz?

 Milla ta lareunen bat

 entzunik gatoz.

 Egualdi bikaņa zan

 ez bero ta ez otz,

 orretxegatik bete

 ziņan Iturriotz;

 zenbat giņan zorrotz

 esaten enaiz lots

 bertako ta arrotz

 geldituko naiz motz...

 Amalau bat milla bai

 txapel da motots.

 

 ***

 

 Makina ta aizkolariak

 

 Zerrak aguro menderatzen du

 basoko egur tentela,

 Ta ikusten da basomutillak

 aizkora utzi dutela.

 Gizonak ezin danik agertu

 makina batek bezela,

 aurrerapenik gendukakenik

 ezin esan guk bestela.

 

 ***

 

 Latasa sunbillatarra

 

 Azaletatik Latasa zan da

 Gartziarena barrendik,

 Jendeak etzun begirik kendu

 Sunbilatarrarengandik.

 Erdi illean len egon bazan,

 etzun ezagun iņondik,

 jendea kontuz ibill leike,

 gogorra dago oraindik

 

 Nekatzen danik ere Latasa'k

 eztirudi alajaņa,

 lenago ere makiņabati

 artu izan dio gaņa,

 Gorputzez aundi ezpada ere

 bai aizkolari bikaņa,

 Gizonak estu artuko ditu

 motordun zerrak ez baņa.

 

 Gipuzkoarra eztago berriz

 orri obeditu naian,

 irabaztunak derrior dauka

 gelditu bearra goian.

 "Polipaso" au orain banago

 berebiziko sasoian,

 Komeri latzak izango dira

 abenduaren ogeian.

 

 ***

 

 "Dunixi" zanaren oroimenez

 

 Idazle gozo, txukun, landua,

 ta pintatzalle ernea,

 Jaunak deiturik, bukatu zaigu

 mundu ontako unea.

 Gorputz, anima, zu bai ziņala

 egizko euskal semea,

 betetzen ezta oso erreza

 utzi dezun utsunea.

 

 Zenbat alegin egin zenitun

 lur maitearen gorantzan,

 Ai, "Dunixi" bat gure artean

 oso bearrekoa zan.

 Zuk egindako ona ez leike

 iru-lau bertsotan esan,

 Zuri eskerrak dakigu danak

 lengo Donostia zer zan.

 

 Liburu zoragarri bateri

 zenion arnas emana,

 bertan bildu ta mamitu zendun

 Donosti'ren kutsu dana.

 "Dunixi" maite, zeu joanagatik

 goiko Nagusiangana,

 ordaņez emen gelditzen zaigu

 zuk egin zenduen lana.

 

 Zugaitzetako osto igarrak

 lurrera udazkenean,

 gu ere orbel biurtzen gera

 gutxien uste danean.

 Bereganatu zindun Jainkoak

 ordua bete zanean,

 Maixu maitea, zaude goxoki

 betiko atsedenean.

 


inprimatu