inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
82.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Makineriz betea Ordizi'ko feri plaza

 

 Aspaldi ontan estu ta larri

 ikusten da baserria,

 Zerbait aldatu bearrean da;

 ba-dago, jaunak, premia!

 Nekazaritza biurtzezkero

 eroso ta egokia,

 Makineriak artu bear du

 ganaduaren tokia.

 

 Ez ote dago nekazaritza

 beste modutan jartzerik?

 Ez ote dauka baserritarrak

 bizi-mallaz ibitzerik?

 Aitona zarren bide beretik

 eztaukagu ibiltzerik,

 Aurrera begiratzen eztunak

 eztauka gaur bizitzerik.

 

 ***

 

 Martiri artzobispoa

 

 Beren odola oparo eman

 zuten Japon'go lurretan,

 Aien auzia, ikusten danez,

 eztabill esku txarretan.

 Urte askorik pasa baņo len,

 ara zer pentsatzen detan,

 Bi gipuzkoar santu ikusi

 ditezkela aldaretan.

 

 ***

 

 Gaitzaren zabaltzalle

 

 Ankamin orrek etxe askotan

 sortua digu nastea,

 Bein da betiko menderatuta

 nai genduke ikustea.

 Ateak ixten asi ezkero

 obe da danak ixtea,

 Itxurazkoa eztet billatzen

 batzuk zabalik uztea.

 

 ***

 

 Bi segalari

 

 Iturriotz'en egun orretan

 azer nolako mundua,

 Baserritarrak egingo dute

 bertaratzeko modua.

 Urtebetean izan dezute

 nun ezia ta zaildua,

 Dituzutenak erakusteko

 laister dezute ordua.

 

 ***

 

 Etienn Salaberry

 

 Jaun Salaberry'k dion bezela

 begira beti aurrera,

 Danen gaņetik gordeaz beti

 nor beraren izakera.

 Beste modutan izango degu

 mesede ainbat galera,

 Aurrerapenak alperrik dira

 geu atzeratzen bagera.

 

 ***

 

 Udazkena dator

 

 Ezkutatuko zaizkigu bizkor

 gaur ditugun itxastarrak,

 Orru galantak egingo ditu

 tarteka kantauri zarrak.

 Beroan ordez laister ditugu

 euri, elur, kazkabarrak,

 Era ontantxe dijoaz gure

 lurreko urte bakarrak.

 


inprimatu