inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iñaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
81.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Zeruko Argiari (Gillermo Albizu)

 

 Zu ikusteak alaitutzen nau

 eztakit zenbaterano,

 Beko kaletik irtenda zoaz

 goiko artzai bordarano.

 Bide guzian argi egiñaz,

 usaturik ainbat laño,

 urte, gutxian indartu zera

 tamaña orretaraño,

 Nik lagunduko dizut al ainbat

 bizi naizen arteraño.

 

 Aldeko batek poz et miñak

 agertzen ditu kantatuz,

 Kaiol barruan dagonak iges

 nola egin ezin pentsatuz.

 Ikusle, bati irudi zaio

 bizi ote dan kontentuz,

 euskaldun asko alaxe geunden

 barren arantzak zulatuz,

 jarraitu zazu gure samiñen

 zauri gaxoak osatuz.

 

 ***

 

 Euskalerriko bertsolariak Markiña'n

 

 Markiña aldetik era ontako

 albisteak datozkigu,

 ondo artuak izango gera,

 ori aurrez ba-dakigu.

 Alkar maiteak izan gaitezen

 lur gaiñ onetan beti gu,

 Urtean beingo billera on bat

 oso premizkoa zaigu.

 

 Familikoak bezela batu,

 zer degu gauza oberik?

 Ortatik ezta iñoiz sortuko

 penik edo naigaberik.

 Txistulariei etzaie  falta

 batzarrik edo billerik,

 Bertsolariok ez ote degu

 ortako eskubiderik?

 

 ***

 

 Elina Ondarra

 

 Luke iñork baño obeto

 Bere zaitzalle aparta au da

 urtero Urbia, gañak,

 Ezagutuak ditu artzaien

 naigabe ta atsegiñak.

 Jainkoak daki zenbat mesede

 dituen andik egiñak,

 ondorik eztun biotza baitu

 Urbia'ko Erregiñak.

 

 Illunpe beltzak uxatzearren

 argitan dagon izarra,

 Aizkorripeko zabaldi orrek

 ba-dauka zure bearra.

 Jaunak luzaro gorde deizula

 gaurko sasoi ta indarra,

 Nere zorion biozkorrenak

 zuri, Elina Ondarra.

 


inprimatu