inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iñaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
75.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Beljikako Balduino erregea

 

 "Ongi Etorri" esan nai luke

 bertsolariak kantari,

 Eskertzen degu gureganako

 dezuten maitasun ori.

 Ezagutuko dezute nunai

 txoko polita ugari,

 Alare eziñ utzi iñola

 Gipuzkoa'ko lurrari

 

 Mendi magalez, itxas gañean

 etxe bat atsedentoki,

 Pakezale dan bikote bat or

 bizi diteke egoki.

 Gure artera datorrenari

 ateak pozik ideki,

 Jende prestua nola tratatu

 Euskalerriak ba-daki.

 

 ***

 

 Orio'ko arraunlariak Españi'ko txapeldun

 

 Zuen izena entzuten gaude

 eztakit zenbat urtetan,

 Oriotarrak grazi aparta

 dute beti arraunketan.

 Begiratuta kontrariorik

 etzan ikusten urretan,

 Etzendukaten kezka aundirik

 Asturias'ko uretan.

 

 Estuasunik gabe nagusi

 gelditu zerate legez,

 Indarrez sendo zaudete nunbait,

 alatsu abilidadez.

 Txanpa bizkorra jotzen duenak

 aixa egiten du iges,

 Artu zorion biozkorrenak

 "Zeruko Argia'n" bidez.

 

 ***

 

 Prezioak gora

 

 Kutizi danak ondo betetzen

 anai maiteok, gaur lan da,

 Kontu aundiak etortzen dira

 utsa jan eta edanda.

 Eta jendea diru botaka

 oso nekez ikusten da,

 Gastatu errez egiñagatik

 kostata irabazten da.

 

 Prezio danak gora dijoaz

 sekulako itxumenez,

 Euneko eun ez irabaziaz

 iñortxo kontentatzen ez.

 Frantzi'ko eran asiko gera

 laister, pentsatzen dedanez,

 Bear diranak etxean artu

 eta kanpora irten ez.

 

 ***

 

 Gure buruak parregarri

 

 Geure burua itxustea da

 sarri egiten deguna,

 Ondo peintsatzen jarri ezkero

 ­au buru arintasuna!

 Ain arlote ta parregarria

 ote da ba euskalduna?

 Ikusi gabe ezin sinistu

 guri gertatzen zaiguna.

 

 Lotsaren lotsez ezin agertu

 aurrez ikusten degunik,

 iñoiz ixilka negar malkoak

 ixuri izan ditut nik.

 Etxea galtzen ari dan batek

 eztu izaten zentzunik,

 Enuen uste oinbesteraño

 umetu bear gendunik.

 


inprimatu