inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
72.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Liburu berri bat

 

 Atsegiņa ta gozoa dezu

 liburu au eguzki,

 Neri bezela irudituko

 zaizu zuri ere, noski.

 Itxura danez Arozamena'k

 kontu zar asko dakizki,

 Or ikusten da nolakoa zan

 garai bateko Donosti.

 

 Donosti maite, zuk eztaukazu

 len zendukazun pultsua

 Dana gaņeztuz etorri baita

 olatu zaratatsua.

 Len txikia ta polita ziņan.

 gaur aundi ta indartsua,

 Zorigaitzean galduta zaude

 orduko euskal kutsua.

 

 ***

 

 "Errekalde" gaztea

 

 Berriro ere gure Gipuzku'k

 nolako aizkolaria,

 Zarrak moteldu zaizkigunean

 ordekotzat etorria.

 Beso ta belaun zaintsuak eta

 zume antzeko gerria,

 Makiņabatek itxaropena

 ba-dauka zugan jarria.

 

 Maitasunezko kontseju on bat

 artu zazu gaur nigandik,

 Ogeitalaubat urte dituzu,

 ori entzun det zeugandik.

 Tentazioak izango dira

 andik ezpada emendik,

 Onenangana ez presaka jun;

 gaztetxo zaude oraindik.

 

 ***

 

 Ankamiņa

 

 Ankamiņ gaitzak gure artean

 sortu dun zorabioa,

 Errez etorri, oso nekez jun;

 txarra zabaltzen dijoa.

 Ordu gutxitan galdu lezake

 ukulluko balioa,

 Len estu dagon baserritarrak

 orra zer alibioa!

 

 Aspalditxoko urte auetan

 supritzen dute ugari,

 Argatik askok agur egiten

 diote baserriari.

 Zenbat ezbear etortzen zaion

 lanegille umillenari,

 kukuak oker-jotzen baitio

 len larri-dabillenari.

 

 Musten degu zuen gaņera

 zenbat zorigaitz datorren,

 Arpegi ematen dakizute

 al dezutenik gogorren.

 Ez etsi beintzat, Jainkoagatik,

 denborak bete baņo-len,

 Eguzki printzak asko dira

 ekaitzaldien ondoren.

 

 ***

 

 Jose Artetxe adiskideari

 

 Pozaren pozez botako zendun

 negar malkoa ugari,

 Ondo dakit zer gertatzen zaigun

 gurasoak geranori.

 Zure seme bat eginberri da

 Jainkoaren ordezkari,

 Edozein aitek eztu izaten

 zuk dezun zorion ori.

 

 Beste guziak bezela zendun

 zuk seme ori maitea,

 Ta egun batez pentsatu zizun

 urrutitara jutea.

 Bokaziozko bati alperrik

 degu ezetz esatea,

 Datorren gisan artu dezagun

 Jaunaren borondatea.

 

 ***

 

 Inozenzio Olea'ren bertsoak

 

 Iņori laguntzbko

 gabiltza txit uzkur,

 geuretzat nai ditugu

 zeru eta lur.

 Premian dagonari

 emateko maltzur,

 geure buruarentzat

 ez gera orren zur;

 gezurra bai samur,

 egitikan balur,

 nekeari agur,

 penitentziz labur,

 Gu zuzentzen ba-dago

 lanik asko gaur.

 

 ***

 

 Udako goraberak

 

 Udan alde bat uzten ditugu

 negu parteko jantziak,

 Jantziarekin batera noski

 beste oitura guziak.

 Zenbaitentzako eztira onak

 gaur dauden zer-ikusiak,

 Gabean aixa gastatzen dira

 egunez irabaziak.

 

 Garaiz etxera inguratzeko

 etzaiezula agindu,

 Ordubik edo irurak arte

 ba-dute nun atsegindu.

 Lanera junda ezin erantzun;

 nagusia oso mindu,

 Gorputzez bapo astuntzen dira

 eta poltxikuz arindu.

 

 Gaztea beti odolez bero,

 ortan ezta zer esanik,

 Itxutzen danak eztu ikusten

 nun dagon bide zuzenik.

 Udara berez ain ederra ta

 zoragarria izanik,

 Neurriz ibiltzen estakienak

 eztu egingo gauz onik.

 

 ***

 

 ĻItxusiak ote?

 

 Atso talde bat dendarik denda,

 an da eman ikusmira,

 Alkarri txandik eman eziņik

 ingleses mintzatzen dira.

 Ta lagun batek au galdetzen du

 jarririk aiei begira:

 Inglaterra'ko itxusi danak

 onuntz etortzen al dira?

 


inprimatu