inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
61.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Oiartzun'go sokatira taldea

 

 Erniotikan entzun zitezken

 Tolosa'ko deadarrak,

 irabazteko derrior zeuden

 lan latzak egin bearrak.

 Ari ainbat erritako gizonak

 neurtu zituzten indarrak,

 txarrik iņor ez izanagatik

 onenak Oiartzuarrak.

 

 ***

 

 Edozeņentzat ezta egiten

 era ortako traturik,

 besoetako zaņak gelditu

 ziran bapo luzaturik.

 Bi ordu pasan begira egon

 giņan danok zoraturik,

 Tolosa'n izandakorik etzan

 penetan etxeraturik.

 

 Oiartzuarrak, batanaz beste,

 ziran eun da bat kilo,

 Alkar ederki artzen zuten da

 etzuten egin beti lo.

 Urtero jarriko da aukera

 ta ezta izango giro,

 Gu deika asten geran garaian

 azaldu danok berriro.

 

 ***

 

 Beljika'ko sendagilleak "huelgan"

 

 Or Beljikatik berri mingotzak

 iritxi dira gugana,

 pauso gaizto bat ez ote dute

 oraingo ontan emana?

 Alkar artuta pentsatu dute

 alde bat uztea lana,

 zoritxarreko kristaua orain

 an gaxo gelditzen dana.

 

 Millaka gaxo daude an ere

 iņolaz senda ezinda,

 Lurpean asko sartu dituzte

 besterik ezin eginda.

 Mediku oiek ez ote daude

 neurriz kanpo utseginda?

 Orrela nola joka litezke

 dakiten ainbat jakinda.

 


inprimatu