Nere bordatxotik
Basarri
Teodoro Mujika'ren bertsoak
Arrokeri gaizto au
ezpada makurtzen,
ez gera iņoiz ondo
kontuan erortzen
nola gauza on danok
goitikan datozen,
gaitza besterik ezta
aragitik sortzen
Jauna, erakutsi zuk
biotzak jasotzen.
Ainbeste griņa gaizto
buru ontan dabiltz,
illuntzen gaituztenak
makiņabat aldiz.
Gure borondatea
bear bandil balitz,
ez genduke bizi nai
geiago aragiz,
bete gaitzazu zure
espiritu argiz.
***
"Endaņeta" jasotzallea
Erakusteko premirik ezta
ondotxo zendun gordea,
begira egon giņan guziok
jabetu giņan ordea.
Oso gustora utzia dezu
Zumai aldean jendea,
Kintaz azpiko mutillarentzat
ori abilidadea!
Bizkarreratzen zuen arria
lurrean artu orduko,
Iru segundo baņo geiago
etzitun ortan galduko.
Era ontako gazterik asko
etzan lenere sortuko,
Urrena juten zaiona ere
eztu ederki artuko.
Edadez gazte arkituarren
indarrez dago beteta,
Urrengorako beste puskabat
gelditu zaio gordeta.
Sasoiz gaņezka ikusten det nik
Itziar'ko "Endaņeta",
Olakoari kontra egiten
jaunak, ezta berriketa.
Astiņaldiak emana dago
aibat arri zar, aundiri,
Ori lanean ikuste utsak
sortzen du milla inbiri.
Kubiko zarpill, exkin biziak.
nai dun eran erabili,
Beste gauzarik eztiot ezer:
orrekin kontuz ibili!
***
Piņuak
Batek bakarrik irautezkero
beste guziak zulora,
Negar garratzak alperrik dira
pasa ezkero denbora.
Gure lurralde maitagarri au
¨zer izango da gerora?
Piņua oso itsusia da
bere tokitik kanpora
Bat nagutitzen bada zearo
besteak ez leizke bizi,
Eztakit nola egon diteken
orren buruzpide gutxi.
Nekazaritza ta ganaduak
al dan azkarrena utzi,
Piņua jaten asiko gera
danok biar edo etzi.
|