inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
52.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 "Zeruko Argia"

 

 Oraintxe degu egokiera

 lanari gogor eltzeko,

 Asteroko au anai artean

 barra barra zabaltzeko.

 Ainbeste neke eztitezela

 Izan alperrik galtzeko,

 Ate, leloak ideki ondo

 zeru argia sartzeko.

 

 ***

 

 Erleen bizitza

 

 Erle oien bizitza

 nai danak ikasi,

 Ara emen garbiro

 nik adierazi.

 Jartzen diran tokian

 alperrak nagusi

 langillerik iņolaz

 ezin leike bizi.

 

 ***

 

 Eztute abogadu.

 ez eta juezik,

 erregiņa bakarren

 epai beltza baizik.

 Naiz egon gazte eta

 bizitzeko pozik,

 eriotza gaņera

 lana egiņ ezik.

 

 ***

 

 Alperrik egiten da

 askotan zenbait itz,

 okerrik ez legoke

 gu zuzen bagenbiltz.

 Obeto bizi leike

 makiņabat aldiz,

 oinbiko anbuekin

 au egingo balitz!

 

 ***

 

 Graziano'ren bizimodua

 

 Bota bear nituzke

 lau xelebrekeri,

 parre eragiteko

 erri guziari.

 Ala bearrez nintzan

 jaio nekazarri,

 baserri bikaņa ta

 gauza on ugari,

 gure erritar danak

 ba-dakite ori.

 

 ***

 

 Leku onak ba-ditu

 Oņati erriak,

 Askok egin dituzte

 or etxe berriak.

 Jauregi biurtuta

 daude haserriak,

 maiorazkoak dira

 gutxiņez erdiak

 kaletar asko daude

 inbiriz jarriak.

 


inprimatu