inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
51.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Azkoiti erria'ri

 

 Izarraitz'peko babes eztitan

 paketsu zauden txokoa,

 Esan diteke ortxe sortua

 dala pelota jokoa.

 Zure izena urrezko letraz

 nunaitan azaltzekoa,

 Gipuzkoa'ren aipagarria,

 Azkoiti biotzekoa,

 Magal gozoan amaika seme

 bulartsu azitakoa.

 

 ***

 

 Atano

 

 Ikusi nai zaitugu

 goraņo igota,

 Lasaitu bat ar zazun

 goi gailurra jota.

 Al dezunik gogorren

 astindu pelota,

 Gipuzkoa guzia

 zure zai dago-ta.

 

 ***

 

 Tapia bigarrena

 

 Partidu segururik

 eztago egundo,

 Besteak ezpaitira

 nagiak egongo.

 Aurrera ere joka

 bulartsu ta sendo,

 Ondo azitakoa

 buka zazu ondo.

 

 ***

 

 Euskera eguna

 

 Danok dakigu emen

 lana nun daukagun.

 Pentsa dezagun ondo

 zer egiten degun.

 Egun bat izendatzen

 al bada ez jardun,

 Urte guzian izan

 gaitezen euskaldun.

 


inprimatu