inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
50.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Mamo Wolde

 

 Gertatu zaigu korrikalari

 txit aparta ikustea,

 Nolakoa dan ezta erreza

 bertsoz adieraztea.

 Alperrik balta alakoari

 kontra egiten astea,

 Askoz geiago danari obe

 pake pakean uztea.

 

 Etiopitik Gipuzkuraņo

 ori bi aldiz etorri,

 Buruko miņik iņortxok ere

 eztio eman jaun orri.

 Ikusia naiz lendik amaika

 zuri, beltz, ori ta gorri,

 Nere begien aurrean ezta

 klase ontakorik jarri.

 

 ***

 

 Haro ta Arizmendi

 

 Bigarren eta irugarrena,

 batera ainbat irtenik,

 Lenbizikorik ezin ziteken;

 ez izan gauz orren penik.

 Ez gero pentsa aurten Lasarte'n

 gutxi egin dezutenik.

 Iņork etzuen sinisten emen

 orrenbeste ziņatenik.

 

 ***

 

 Agilar

 

 Komeni zaigu gure gorputza

 neurrian erabiltzea,

 Premirik eztan garaian iņoiz

 ez geiegi beartzea.

 Itxurantzean nai baldin bada

 lan luze bat bukatzea,

 Izan diteken gauzik txarrena

 aurretik asko jotzea.

 

 ***

 

 Arruiz ta Aldaz

 

 Biok azaldu naiko dezute

 zein baņo zein bizkorrago,

 Al dan guzia egin ezkero

 eziņ eskatu geiago.

 Joko eguna eztaukazute

 jartzerik beranduago,

 Geiena danak irabazita

 pakea egiņa dago.

 

 ***

 

 Aiar txikiak ortxe bota du

 desapio bikaņena

 Arruiz eta Aldaz'ek asko

 pentsatuko etzutena.

 Au izango da "Iruntxiberri'k"

 beretzat esan duena:

 "Probatu gabe iņork etzekik

 zein izan leiken onena".

 


inprimatu