inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iñaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
47.zk.
Orrialdea:
27

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Usategieta ta Urdanpilleta

 

 Olako seme asko oraindik

 eztu ogiak mantendu,

 Zuen aurrean nik errespetuz

 nai nuke txapela kendu.

 Tolosa'n egin dezuten markak

 zer pentsatu ematen du,

 Ori ez gendun sinistuko guk

 geuk ikusi ezpangendu.

 

 Zuen izenak iñork estitu

 emen aztuta utziko,

 Sona galanta artu dezute.

 ta ez denbora gutziko.

 Arrasto on bat laga ere bai.

 zuen bizitza guziko,

 Urrezko letraz apuntatuta

 geldituko da betiko.

 

 ***

 

 Iraeta'ko Txikia'ren omen eguna

 

 Bein bear eta, lagun maiteok,

 gogor aritu zerate,

 Bizkar gañean eramanarren

 nik eztakit zenbat urte.

 Atano zarra ta Gallastegi,

 Txikito-Kortabitarte;

 Gaurko gazteak zuek ikusiz

 zer pentsatu ba-daukate.

 

 Irurogei bat urte ditu-ta

 eztu batere ezagun,

 Aurrekaldetik an ibili zan

 sasoiko bat bezin bigun.

 Bizitza ordenatu bat egin;

 gorputzan kaltez ez jardun,

 Atano zarran ixpillu ortan

 danok begira dezagun.

 

 ***

 

 Angulak

 

 Aberasteagatik

 era ortan saia,

 Angula batzun truke

 utzirikan ola.

 Ola santipikatzen

 al dezute jaia?

 Kalatzen dezute baña

 utsik dator baia.

 

 ***

 

 Asmo onak

 

 Illunabarrerako

 asten gera iñoiz,

 esanaz, etxera joan

 bear degula goiz.

 Baña ezin giatu

 gerade arrazoiz,

 Mudatuko al gera...

 baña eztakit noiz.

 

 ***

 

 Arruiz'ko Txikia ta Aldaz

 

 Irten bearrak daude

 plazaren erdira,

 Millaka kristau, zorrotz,

 gañetik begira.

 Nor sartuko ote da

 lenengo arraira?

 Duda guziak orain

 bukatuko dira.

 

 Ba-dago istillua,

 ba-dago antsia,

 Erabaki bear da

 nolabait auzia.

 Damu ez izateko

 zuek ikusia,

 Erakutsi zazute

 dezuten guzia.

 


inprimatu