inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
44.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Zartzaroa

 

 Naturalezak baja

 ta tatxak agertu

 Bildur naiz ill bearra

 ote dan gertu.

 Preziso noiz ta nola

 ez nezake neurtu

 lanbide egokiak

 orain zaizkit sortu;

 belarriak gortu

 ta bixta laburtu

 bizkarra makurtu

 gerriak okertu...

 Ala ere munduan

 ez naiz aspertu.

 

 ***

 

 Joanes Otxalde

 

 Zahar gazten arteko

 au da parabola,

 zuzen esplikatzia

 hein bat gogor da.

 Gaztea ez daiteke

 adin batez molda,

 gorputza sendo eta

 azkar du odola;

 zaharra ezta hola

 iragan denbora

 etortzen gogora

 ta ezin kontsola...

 Nekez bihurtzen baita

 zahar arbola.

 

 ***

 

 Gaztetasunaren alderdi onak

 

 Huna gaztetasuna

 zoin den loriosa,

 Horri konparatzen dut

 nere arrosa.

 Usain gozo, ezti bat,

 kolorez airosa,

 bere arropa ere

 hainitz baliosa.

 Zahar odol otza

 ¨nondik ezta lotsa?

 Plako du bihotza

 baitaki bai ontsa,

 Lur barnean duela

 laister gorputza!

 


inprimatu