inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
35.zk.
Orrialdea:
7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Arruiz ta Aldaz

 

 Or dijoaz alkarren

 indarrak neurtzera,

 Batek gelditu bear

 derrior atzera.

 Dixputak uzteko bein

 alderdi batera,

 Oraingoan dudatik

 aterako gera.

 

 Ibili zaiteztela

 bizkor eta bizi,

 Gaur egin ditekenik

 ez biarko utzi.

 Daukazuten guzia

 orain erakutsi,

 Geien dana gelditu

 dedilla nagusi.

 

 ***

 

 Aizkolariak

 

 Aizkolariak gertutu dira

 Tolosa'n burrukatzeko,

 Bitatik iņor etzegon nunbait

 nolanai atzeratzeko.

 Ogeitazortzi egur bakoitzak;

 lan polita jolasteko,

 Azer aukera dezuten ortxe

 sasoia erakusteko.

 


inprimatu