inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
27.zk.
Orrialdea:
5

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Aldaz Txikia ta Arruiz

 

 Aldaz Txikiak dauka

 aukera emana,

 Utzi bearra dago

 alde bat galbana.

 Ogei kilometro da

 or entzuten dana,

 Ezta edozenentzat

 egiten dan lana.

 

 Joko batek da-ditu

 milla estuasun,

 Ondo gertutu gabe

 gaur plazara ez jun.

 Aldaz'ek dei eginda

 Arruiz'ek entzun,

 Berak pentsatuko du

 nolatan erantzun.

 

 ***

 

 Aizkolariak

 

 Berri auetxek datoz

 gaur gure artera,

 Gu beartuak geunden

 parte ematera.

 Zeberio'k jarri du

 esan dan aukera,

 Ta zer egin bear dan

 kontuak atera.

 

 ***

 

 Euskal Pesta

 

 Pesta ederrak, pesta alaiak,

 gaur ikusten ditugunak,

 Baņa pekatu aundiak dira

 guk gerekin dauzkagunak.

 Lur ontan danok baldin bagiņa

 egitazko euskaldunak,

 Urte guziko egunak bear

 luteke euskal egunak.

 


inprimatu