inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
26.zk.
Orrialdea:
5

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Espaiņia'ko "trainerilla" txapelketa

 

 San Juandarrak ondo dakite

 beren indarrak berdintzen,

 Argatik ari dira nunaiko

 premio guziak biltzen.

 Lenez gaņera gogor ari da

 beren izena aunditzen,

 Oraintxen ezta oso erreza

 oien aurretik ibiltzen.

 

 ***

 

 Gipuzku'ko obispoa

 

 Erroma zear berri eder bat

 etorria da gurera,

 Jakiņ utsakiņ gipuzkoarrok

 erruz alaituak gera.

 Barruti onen buru zaitugu

 Jauna, emendik aurrera,

 Ongi etorri gotzai maitea

 zeu jaio ziņan lurrera.

 

 Lantoki orrek emango ditu

 ainbat kezka ta ardura,

 Alaitasunak izango dira,

 baitare milla tristura.

 Ardi guziak banatu ondo

 bakoitza bere lekura,

 Eleiz ontzia zuzen jun dedin

 egizko bere portura.

 

 Erri ta mendi, azkar zabaldu

 baita albiste on ori,

 Lendabiziko esker sutsuak

 zerutan degun Jaunari.

 Egun alaia iritxi zaigu

 oraintxen euskaldunori,

 Burumakurka musu bero bat

 dakartzun eraztunari.

 

 ***

 

 Giro txarra

 

 Ikusi bear gendun

 komeri au ere,

 Giro txarrak sortzen du

 milla biotzerre.

 Agostu onek eztu

 luzitzen ezerre,

 Iņor ezta gustora

 ta danak asarre.

 

 Pasatua zaude zu

 denboran erdia,

 Gelditzen dan plazoa

 ezta luzegia.

 Aiņ amorragarri da

 betiko guria,

 Aldatu nai bazendu

 ba-dezu garaia.

 


inprimatu