inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
5

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Pedro Mari Otaņo Ameriketatik

 

 Beron gaņean izaten dira

 gure izketa geienak,

 Nola eztitu maiz aipatuko

 onenbeste nai dienak?

 Guretzat orain aundiak dira

 orko gauzik txikienak

 Au esaten det jakin dezaten

 lenago etzekitenak.

 

 ***

 

 Ameriketan ikusten ditut

 zenbait euskaldun andere

 Bizi diranak beren lurrari

 aitormenik eman gabe.

 Baņa eztute ezagutzen da

 oiek barkatuak daude,

 Nik Donostia eskatuko det

 Paraisora joanda ere.

 

 ***

 

 Lenago ainbat aintzat artzen ez

 ginduzen gauze guziak

 Ainbesteraņo edertzen ditu

 orain ezin ikusiak.

 Euskalerriko mendi ta zelai,

 arkaitz, ibai ta sasiak,

 Beņere ezin aztu lezazke

 aien artean aziak.

 


inprimatu