inprimatu
Itxas ertzetik entzuten dira
Izenburua:
Itxas ertzetik entzuten dira
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Yakintza.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
145

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Itxas ertzetik entzuten dira

 

Basarri

 

 Itxas ertzetik entzuten dira

 ama euskeraren antsiak

 ta bai dirala ilun tristeak,

 ene! bai negargarriak.

 Nola kanpoan ala etxean

 nunai ba-dauzka etsaiak,

 au oldoztuta malko trinkotan

 betetzen zaizkit begiak;

 bera iltzen ba-da ez du askorik

 paltako Euskalerriak!

 

 Entzun zaidazu, gizonezko orrek

 entzun, emakumezkoa;

 ikur aundiak agertutzea

 ez da izango naikoa.

 Ara nolatan mintzatzen zaigun

 gure Yauregi zintzoa

 "Euskalerria euskerik gabe

 bai dala erri gaixoa,

 maasti orritsu ederra baiņa

 mats alerik gabekoa!"

 

 Galtzen ba-degu gure mintzaira

 galdua dago guzia,

 esaidazute, anai arrebok,

 ez al da lotsagarria?

 Irakasleak bezela daukat

 nik ere aitortu naia,

 au esanikan yoan zitzaigun

 Arana Goiri aundia

 "II naiago det ikusi baiņo

 Aberriaren amaia!"

 


inprimatu