inprimatu
Ipar Irlanda'ko nasketak
Izenburua:
Ipar Irlanda'ko nasketak
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iñaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
340.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ipar Irlanda'ko nasketak

 

Eizmendi, Iñaki

 

 -1-

 

 Illuntasunak inguratzen nau,

 negarra daukat begian,

 katoliko ta protestanteak

 inpernu baten erdian.

 Gerra bizian ikusten dira

 jundaneko aspaldian,

 ez dakit nola gerta leiken au

 ogeigarren gizaldian.

 

 -2-

 

 Kontzilioko deia ez al da

 bear bezela entzuna,

 gizonak nola ematen die

 orrelako erantzuna?

 Erruki gabe alkar iltzen or;

 nunda, ordea, zentzuna?

 ikusten danez, ez dago urre

 kristau danon batasuna.

 

 -3-

 

 Arrai aundiak diran tokian

 txikirik ez leike bizi,

 era etortzen zaien guzian

 al dan azkarren irentsi.

 Protestanteak ezin dutela

 katolikorik ikusi,

 justiziaren arrastorik ez,

 ta gogorrena nagusi.

 

 -4-

 

 Dana erre ta, dana kizkali,

 gorrotoari eragin,

 odol gorritan kaleak busti;

 Irlanda'n ez da atsegin.

 Indar geiago daukatelako

 nai duten guzia egin,

 eskubidez ta obligazioz

 danok ez al gera berdin?

 

 -5-

 

 Ez gendu uste gerta zeikenik

 orren gauza itxusirik,

 Kristo'tzaz danok sinisten eta

 alkar ezin ikusirik.

 Berdin pentsatzen ez duenari

 ez uztezkero bizirik,

 zeiñek maitatu ote lezake

 olako «demokrazirik»?

 

 -6-

 

 Guziongatik odolustua

 gurutze batean Kristo,

 oraindik nola egon diteke

 orrenbeste griña gaizto?

 Ainbat gorrotu, ainbat seta txar,

 ainbeste odol arrasto,

 Illargiraño joan gabe emen

 ba-daukagu lanik asko.

 


inprimatu