inprimatu
Indalezio Ojanguren
Izenburua:
Indalezio Ojanguren
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
219.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Indalezio Ojanguren

 

Basarri

 

 -1-

 

 Bertso maiteok, asi zaitezte

 ezpain artean lertutzen,

 Ojanguren'en inguruan gaur

 zeiņek eztu poz artutzen?

 Ainbat urtean gallurrik gallur,

 beti prestu, beti zuzen;

 baso ta mendi, baserri, kale,

 danak mendean ziņuzen,

 Euskalerria zuk bezin ondo

 eztu iņork ezagutzen.

 

 -2-

 

 Makinatxo bat sorbaldan eta,

 gogoz ekin bideari,

 beldurrik iņoiz izan gabea

 aldapik aundienari.

 Esan ziteken uso arin bat

 zebillela egalari;

 ta zer maitasun izan diozun

 zeu sortun ziņun lurrari,

 ikasbidea eman diguzu

 gaņontzeko guziori.

 

 -3-

 

 Argazki edo erretratutan

 or daude zure lan onak.

 Diputazio gureari zuk

 eskeni zenizkionak.

 Euskalerria ezagutzen du

 aiek ikusten dagonak;

 auxe azaldu nai dute garbi

 ŦBasarri'renŧ itz sakonak,

 Gipuzkoa'ren ondra dirala

 zu bezelako gizonak!

 

 -4-

 

 Arreta bizi ta gogo latza

 izan zendun lanerako,

 oroitzapena utzi dezu zuk

 oraingo ta gerorako.

 Aundia izan bera gogotik

 gure Euskalerrirako;

 txapela kendu bear guziok

 zu zerana zeralako,

 Jaun Zerukoak gorde zaitzala

 urte on askotarako!

 


inprimatu