inprimatu
Gure Mixiolariak
Izenburua:
Gure Mixiolariak
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iñaki

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
Orrialdea:
114-115

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gure mixiolariak

 

Basarri

 

 Orra or gure anai maiteak

 agurka, biotz sendoaz,

 Beren guraso ta senidien

 negar malkoak itoaz.

 Danok Jabe bat degula jakiñ,

 ta oroituz gerokoaz,

 Illunpe beltzez dauden animak

 argitutzeara dijoaz.

 

 Agur, baso ta mendi laztanak,

 agur, baserri txuriak,

 Agur, amatxo, anai arreba

 eta lagun bereziak.

 Iñork ez aña maitatzen ditu

 lur ontan jaio ta aziak,

 Kristo'ren sallak ugaltzearren

 utzi dituzte guziak.

 

 Jesus gureak etzuen egiñ

 iñoitz txantxetako itzik,

 «Lurbira dana korri zazute

 izan gabetan zalantzik.

 «Ni, ezagutu gabe ez dedilla

 gelditu zuri ta beltzik»,

 Mixiolari Jaungoikozko oiek

 ez dute beste ametsik.

 

 Gure anaiak sartu zaizkigu

 federik ez dan tokira,

 Ango jendeak ekarri nairik

 amairik ez dun argira;

 zenbat burruka ta eragozpen,

 danak esango balira...

 Beste batzuek salbatzearren

 berak an ondatzen dira.

 

 Urri'ko illan ogeitabata

 Mixiolari Eguna,

 Kristo'ren talde bulartsu ori

 gogora bear deguna.

 Otoitzarekiñ, diru laguntza,

 danoi eskatzen zaiguna,

 Ezagueratik ondo zaude ta

 portatu zaite, euskalduna!

 

 Ainbat euskaldun mixiolari

 bada or zear juanik,

 Laguntzik gabe nolatan egiñ

 gogozko luteken lanik.

 Indarberritu ditzagun gogor

 al gentzakena emanik,

 Ez dezatela pentsa euretzaz

 aztuta bizi geranik.

 


inprimatu