inprimatu
Gure Baserriak azkenetan?
Izenburua:
Gure Baserriak azkenetan?
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
631.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure baserriak azkenetan?

 

Basarri

 

 Ezin bizia jarria dago

 mendi aldean etxero,

 Nor beretzako zer gelditzen da

 besterek kendu ezkero?

 Agintariok asi lanean

 oraintxe sutsu ta bero,

 Damu izatea alperrikan da

 denbora pasata gero.

 

 Mendian bizi ezin diranak

 sallean datoz kalera,

 Askok ez dute neurtutzen ondo

 onek dakarren galera,

 Laguntza pixkat ezpadijoa

 nekezarien artera,

 Baserri danak ustuta daude

 emendik ogei urtera.

 

 Lengoak lengo, zer egin digu

 aurtengo negu sastarrak,

 Guziz erre ta kixkali ditu

 Ingurutako bazterrak.

 Ekarri bear zai edo baba

 ta iņongo lasto zakarrak,

 Pentsuarentzat aņa ezin du

 egin gaur baserritarrak.

 

 Baserriari alde guzitik

 etorri zaion kaltea,

 Ainbat kostata egindakoak

 beste batzuek jatea,

 Askoren poza au zan bakarrik:

 basoa piņuz betea,

 Ta Otsaillak or eman die

 betiko errematea.

 

 Gizaldietan sendo zeudenak

 ekaitzaldiak irauli,

 Baserritako bizi poz dana

 orra kolpetlk itzali.

 Kaletan gaņezkatu baņo len

 millaka mendi famili,

 GERO NEGARRAK ALPERRIK DIRA

 ORAINTXE BIZKOR IBILLI.

 


inprimatu