inprimatu
Gure Baserriak azkenetan?
Izenburua:
Gure Baserriak azkenetan?
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
629.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure baserriak azkenetan?

 

Basarri

 

 Bein bear eta kantari nator

 Danak entzun deidatela

 Iņoiz bada-ta sinistu gero

 motiboa ba-detala.

 Kezka bat daukat barren barrenen

 len egundo ez bezela

 Euskal baserri maitagarriak

 galtzera dijoazela.

 

 Gure izate, sustrai guzia

 baserriaren oņean,

 Artatik degu jatorrl dana

 lur ontan, zorionean.

 Guraso zarrak gizaldietan

 or lertu dira lanean,

 Bizi poz asko ebta izango

 bera ondatzen danian.

 

 Ainbat urteko lanaren kargaz

 bizkar danak makurtuta,

 Baserrietan ainbeste daude

 penetan ezin lertuta,

 Ikusirikan beren buruak

 zor aundipean sartuta,

 Kale aldera datoz igesi

 beren trasteak artuta.

 

 Aspaldi ontan emanbearrak

 aunditu dira ugari,

 Zutik joateko kemenik ezta

 geientsuenak erori.

 Eun kilo juxtu eramaten da

 berreun bizkarrean jarri,

 Orixe bera gertatzen zaio

 orain baserritarrari.

 

 Agintariei abixu auxe

 nai nieteke bialdu,

 Bidetxarrean dijoaz gauzak

 onek bukatu bear du,

 Baserritarren laneko pozak

 orren eguro ez galdu,

 Kalea ere larrituko da

 lurrak ematen ezpadu.

 


inprimatu