inprimatu
Gugandik egatu berri dan "Lizardi" olerkari ospetsuari
Izenburua:
Gugandik egatu berri dan "Lizardi" olerkari ospetsuari
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iñaki

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
636.zk.
Orrialdea:
1

Gugandik egatu berri dan "Lizardi" olerkari ospatsuari

 

Basarri

 

  (Irratizkiñez esana)

 

 Negu trinkoa urrundu eta eldu da udaberria

 Euskaldunori atsegiñ zaigun aldi alai pozgarria

 Etorrera au pozez agurtzen bear luken erria

 Samintasunak estalita, ¡orra or, itun negartia...!

  Orra or, itun negartia.

 

 Oitura on bat ez galtzearren ni mendi goruntz abitu

 Zugaitz laztan maitea okertu gabe, ezin ba gelditu

 Bere kerizpe zoragarrian, iñortxo ez dut nabaitu

 An exertzen zan olerkaria, ezbaidut aurten arkitu

  Ezbaidut aurten arkitu.

 

 Mendi gaiñ zoragarria, beti oi ziñana eder, alai

 ezjakiñ gerta, ta nik uste nuen aurten ere bai

 Baña... txoriño danak ixilik beltz estaliz, arturik jai

 Zuzendaria aldendu zan, ta... piska batez ez kanta nai

  Pixka batez ez kanta nai.

 

 Ene... Lizardi... ene, ba, txindor, zu beti neke garratzez

 Aberri mintzo berdiñ gatea goitara jaso bearrez

 Eriotz zikoitzak uxatu zaitu ta Euzkadi naigabez

 Zarautz, Tolosa, kabi zureak, ler bear dute negarrez

  Ler bear dute negarrez.

 

 Euskel olerkari gurenak artu digu betiko loa

 Euskel baratza landatuta da, zeru goitara igoa;

 Baña Euzkadi olerkari gabe ezta egotekoa

 Jaun altsua, erruki zaite, ta biali ordekoa.

  Biali ordekoa.

 


inprimatu