inprimatu
Ganboya'ko gerra
Izenburua:
Ganboya'ko gerra
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
376.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ganboya'ko gerra

 

Eizmendi, Iņaki

 

 -1-

 

 Atzo gaizki bageunden

 orain, gaixkiago,

 gaitzak gero ta gero

 indar aundiago.

 Mundutar familian

 lanik asko dago,

 lenago gutxi giņan

 eta aur bat geiago.

 

 -2-

 

 Gizonek -alkarrentzat

 daukagun eskerra,

 batak bestea iltzen,

 lantegi ederra!

 Gutxitxo zan Viet-Nam

 aldeko okerra,

 ta orain piztu zaigu

 Camboya'ko gerra.

 

 -3-

 

 Gaur amerikanoak

 Camboya'ri eusten,

 suak indar artzeko

 sasi-larrak pizten

 Ezta errez bertsotan

 nik adierazten,

 onek zer ondorenak

 ekarri lezazken.

 

 -4-

 

 Au da bizi eziņa

 oraingo munduan,

 ez al gera irtengo

 guziok galduan?

 Bi alderdiak egon

 leizke pekatuan,

 zeiņek antzematen du

 arrazoi nork duan?

 

 -5-

 

 Nazio indartsuak

 jaun eta nagusi,

 errukirik eztago;

 norbera lenbizi.

 Naiz eta komunista

 dotriņakin bizi,

 eztabiltz adiskide

 Txina ta Errusi.

 

 -6-

 

 Nora garamazki gu

 ainbat zoramenek,

 noiz arte iraungo du

 denborale onek?

 Kontra ta alde egiņaz

 milloika gizonek,

 burua nun nekatu

 ba-dauka Nixon'ek.

 


inprimatu