inprimatu
Euskal sukal baztarrak
Izenburua:
Euskal sukal baztarrak
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
194.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskal sukal bazterrak

 

Basarri

 

 Negu beltzean, denboraleak,

 sarri jokera zatarrak,

 aizeak orru; trumoi-tximistak

 berebiziko danbarrak;

 ondoronean lelatil danak

 autsi bear kaskabarrak,

 une oietan zein goxo diran

 euskal sukalde baztarrak!

 

 Zuaitz gerri bat, zartu dalarik,

 orra bertan sukartua,

 otz beldur gabe pamili dana

 beregan inguratua.

 Ekaitz kontrako piztu dizute

 kandela bedeinkatua,

 marmar goxoan otoizten dute

 errosario santua.

 

 Zar eta gazte, aundi ta txiki,

 Jaunaren itzal aundian,

 Goiko Amari arrenka beti

 beren izkuntza garbian.

 Deabru danak jolastu bitez

 nai badute atarian,

 otoitzarekin itxaropena

 fedea dagon tokian.

 

 Federik eztan etxe oietan

 sarri naigabe samiņa,

 biraua buru; itz nabarmenak,

 eta konpondu eziņa.

 Arrixku txar bat datorrenean

 beldurrez, kezka ta miņa,

 otoizkarien itxaropena

 eztegu gauza berdiņa!

 

 Danok ibilli nai degu orain

 gaurko munduan moldera,

 amaika pauso ematen degu

 bear eztegun aldera.

 Zorigaitzean, ez ote goaz

 amildegian gainbera?

 geroni ere urte gutxian

 geiegi zabartu gera.

 

 Etxetar danak su inguruan

 izketa ezti, goxotan,

 aitona zarra billobatxoei

 ipui-jario, bertsotan.

 Gazte ta zarrak, danak paketsu,

 maitasunaren besotan,

 orrelakorik ezta ikusten

 orain pamili askotan.

 

 Mundua etsai gogorra degu,

 beti zirika eztenak,

 aginpideak geuk nai ditugu,

 ezkaitu pozten bestenak!

 Aurreko zarren errespetoak

 eman zituan azkenak,

 aundinaia ta dirua dira

 gu ondatzen gaituztenak.

 

 Gazte-zarretan ezpaldin bada

 okerra ba-du norbaitek,

 etxeko seme batek ezpadu

 etxeko alaben batek.

 Gaur negarra du lenago poza

 zuan amaika sukaldek,

 fedea ozten ari dalako

 datoz ondoren txar abek.

 

 Euskal sukalde biotzekoak

 gorde suaren epela!

 baņa biotzak fede sugarrez

 gurikatu ditezela.

 Pakea buru izan zazute

 orain eun urte bezela,

 lengo bidera itzul zaitezte

 galdu zerate bestela!

 

 ***

 

 "Abeletxe'ri"

 

 O, "Abeletxe" aztu- eziņa

 lagunak gera gu lendik,

 zure berriak izaten ditut

 andik ezpada emandik.

 Gorputza lirain, kolore onak,

 ori nabatu nizun nik,

 urte sorta bat ba-dezu baņa

 sasoiko zaude oraindik.

 

 Biok Maņari'n alkartu giņan,

 alkarri eskuak luza,

 geroxeago bat kontatzen zan

 zure ta nere gorputza.

 Ainbeste kontu esateko ta

 ain gendun denbora utsa,

 egun jator bat igarotzera

 etorri zaite Zarautz'a.

 

 Gure txokoan jan da edanez

 izaten dira aukerak,

 pozik jarriko zaizkitzu emen

 basoak eta platerak.

 Zerbait gaztetu egingo nau ni

 lagun, zure etorrerak,

 gogoratuko ditugu bapo

 Burdeos'ko goraberak.

 

 ***

 

 "Zeruko Argia"

 

 Okerrak sarri agertzen dira;

 zuzenik ezin iritxi,

 beko illarak gora pasota,

 goikoak bera eratxi.

 Nasteborraste onek eztigu

 ematen naigabe gutxi,

 Asarretzea alperrik da ta

 artu zagun pazlentzi!

 

 ***

 

 Eiztari artean Patxi'k

 

 Lagun Pernando, aurtengo ontan

 tiroz egiņak gaituk ler,

 geienak zuzen irten itukan,

 oso gutxi joanak oker.

 Caceres'en zer boteak geran

 jakin bear dek ik laister

 zazpi erbi ta ogei koneju,

 eta irurogei eper.

 

 ***

 

 Pernando'k

 

 Toki bat ona bear zenduten;

 artu dezute Caceres,

 kanpotik-sona aundiak eta

 bertara joanda ezer ez.

 Bapo osatu zerate erbiz,

 konejuz eta eperrez,

 zer preziotan saltzen dituzten

 esan bear dek, mesedez!

 

 ***

 

 Berekoetxea

 

 Zu zera, Migel, aizkolarien

 txapeldun sendo, trebea,

 joko gogorra egin dezula

 esanaz dago jendea.

 Kontrarioa ezta aizkoran

 iņoiz aritu gabea,

 ta ebakiko ote dezu zuk

 Mitxelena'ren doblea?

 

 Zortzi oinbiko da zure lana;

 or dago letra garbian,

 kontrarioak lau bota bear;

 erdia kontadurian.

 Ni larri nago irabazle nor

 gertatzen dan jakin naian

 oso urrean izan nai nuke

 azaroaren ogeian.

 

 ***

 

 Pakea?

 

 Asia ortan gertatzen dana

 benetan kupiragarri,

 itzak gozoak, putzak mingotzak,

 jendean engaņagarri.

 Zeņek ematen dio tankera

 gaurko jende zital orri?

 "Pakea" beti ezpaņetan da

 lur danak odolez gorri.

 

 ***

 

 Negu bidean

 

 Aize ta euri, txingor da elur,

 negu beltza inguratu,

 danak indartsu agertzen dira

 nai badegu konturatu.

 Otxan da bare zegon denbora

 orra erabat zakartu,

 ederra pranko len egin du ta

 eztaukagu zer kejatu.

 

 Udazkenean aurrera goaz,

 laister negua guretzat,

 bearrekoa, degu au ere,

 argatik sortu zan beintzat.

 Ekaitzaldi ta denboraleak

 artu ditzagun ba ontzat,

 sasoian sasoikoa eginda

 askoz obe da danontzat.

 


inprimatu