inprimatu
Euskal sukal baztarrak
Izenburua:
Euskal sukal baztarrak
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
3-4.zk.
Orrialdea:
24

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskal sukal baztarrak

 

Basarri

 

 I

 

 Negu beltzean, denboraleak,

 sarri jokera zatarrak

 aizeak orru; trumoi-tximistak

 berebiziko danbarrak;

 Ondorenean, leiatil danak

 autsi bear kaskabarrak,

 Une oietan zein goxo diran

 euskal sukalde baztarrak.

 

 II

 

 Zuaitz gerri bat, zartu dalarik,

 orra bertan sukartua,

 Otz beldur gabe, famili dana

 beregan inguratua.

 Ekaitz kontrako piztu dizute

 kandela bedeinkatua,

 Marmar goxoan otoizten dute

 errosario santua.

 

 III

 

 Zar eta gaste, aundi ta txiki,

 Jaunaren itzul aundian,

 Goiko Amari arrenka beti

 beren izkuntza garbian.

 Deabru danak jolastu bitez

 nai badute atarian,

 Otoitzarekin itxaropena

 fedea dagon tokian.

 

 IV

 

 Federik ez dan etxe oietan

 sarri naigabe samiņa,

 Biraua buru; itz nabarmenak,

 eta konpondu eziņa;

 Arrixku txar bat datorrenean

 beldurrez, kezka ta miņa,

 Otoizlarien itxaropena

 ­ez degu gauza berdiņa!

 

 V

 

 Danok ibilli nai degu orain

 gaurko munduan moldera,

 Amaika pauso ematen degu

 bear ez degun aldera

 Zorigaitzean ez ote goaz

 amildegian gainbera,

 Geroni ere urte gutxian

 geiegi zabartu gera.

 

 VI

 

 Etxetar danak, suaren biran,

 izketa ezti, goxotan,

 Aitona xarra billobatxoei

 ipui-jario, bertsotan;

 Gazte ta zarrak, danak paketsu,

 maitasunaren besotan,

 Orrelakorik ezta ikusten

 orain famili askotan.

 

 VII

 

 Mundua etsai gogorra degu

 beti zirika eztenak,

 Aginpideak geuk nai ditugu,

 ­ez gaitu pozten bestenak!

 Aurreko zarren errespetoak

 eman zituen azkenak,

 Aundinaia ta dirua dira

 gu ondatzen gaituztenak.

 

 VIII

 

 Gazte-zarretan ezpaldin ba-da,

 okerra ba-du norbaitek,

 Etxeko seme batek ezpadu

 etxeko alaben batek.

 Gaur negarra du, lenago poza

 zuen amaika sukaldek,

 Fedea ozten ari dalako

 datoz ondoren txar abek.

 

 IX

 

 Euskal sukalde biotzekoak,

 ­gorde suaren epela!

 Baņa biotza fede su-garrez

 gurikatu ditezela.

 Pakea buru izan zazute

 orain eun urte bezela,

 Lengo bidera itzul zaitezte

 ­galdu zerate bestela!

 


inprimatu