inprimatu
Etxean degu gaitza
Izenburua:
Etxean degu gaitza
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
504.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Etxean degu gaitza

 

Basarri

 

 -1-

 

 Zarautz erritik apalki nator

 Aloņaren magalera,

 ezin gorderik dauzkadan kontu

 batzuk zuri esatera.

 Ama laztana, entzun, arren! zuk

 bertsolari eskaera,

 bein bear eta Euskalerrian

 zure bearrean gera.

 

 -2-

 

 Emen agertu ziņan garaian

 zer naigabe ta samiņak,

 esan zeikean danak zeudela

 oso burutik egiņak;

 Oņaztar eta Ganboatarrak,

 lapurrak eta sorgiņak...

 orduko marka guztiak orain

 ez al daude eragiņak?

 

 -3-

 

 Ama maitea, zeure almena

 garbi agertu zenduan,

 arro ziranak apaldu ziran,

 ta bearra bagenduan.

 Otzago edo epelagoa,

 fedea bazan orduan,

 orain erabat galdu degu-ta,

 animalien moduan.

 

 -4-

 

 Gure lurreko goraberak gaur

 zein negargarri dabiltzan,

 ekaitza pranko ikustekoak

 gera munduko bizitzan.

 Munich, Vietnam, ta beste ainbet

 beti aotan ez izan,

 begira zazun, O, euskaldunok,

 etxean nola gabiltzan.

 

 -5-

 

 Alkar arteko adiskidetzak

 joanak ditugu igesi,

 iņorentzako errukiriz ez,

 danerako geu lenbizi

 Au egia da, anai maiteok,

 eta ukatzen ez asi,

 alkar ikusi baiņo naiago

 suge-gorria ikusi.

 

 -6-

 

 Bizkar gaiņean artuak gaude

 makiņabat danbateko

 ta motiborik asko badegu

 berriz kezkaz egoteko.

 Deabruaren almen aundiak

 artu gaitu gu menpeko,

 len igaroak naikoa ezta

 odol gorria tarteko.

 

 -7-

 

 Sendatu gabe dago oraindik

 erri zar onen zauria,

 beldur ikaraz jarria nago

 sortu leikela berria.

 Berriro ere infernu bizi

 laister da Euskalerria,

 maitetasunak artzen ezpadu

 gorrotoaren tokia.

 

 -8-

 

 Lenez gaiņera ez gaitezela

 anai artean zatitu,

 zentzuz osatu gaitezen ondo,

 umekeriak garaitu.

 Gure lur onek begiak goruntz

 Zugana jaso nai ditu,

 ta okerrena gerta baiņo len

 Ama, gutaz errukitu.

 

 -9-

 

 Anaiak nola ibili leike

 alkarrekin arakintzan,

 noiz jarri bear degu apalki

 Jaunaren serbitzaritzan?

 Gure babesle paregabea,

 erri au kontuan izan,

 olatu trakets, ondagarriak

 azpian artu ez gaitzan.

 


inprimatu