inprimatu
Estarta zanaren oroipenez (Goian bego)
Izenburua:
Estarta zanaren oroipenez (Goian bego)
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iñaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
156

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Estarta zanaren oroipenez (Goian bego)

 

Basarri

 

 I

 

 Elgoibar maite, emen nator ni,

 zuri zerbait kantatzera,

 Esatekoak garbi esanda

 barrena lasaitutzera.

 Naigabe aundiz ikusi zaitut

 erri askoren antzera,

 Semerik jatorrenetako bat

 galdu berria baizera.

 

 II

 

 Oraintxen dala urte oso bat

 bizien artetik juna,

 Zu gallurrera jaso eziñik

 ainbeste lan egin zuna.

 O erri zintzo!, jaun Estarta da

 betiko galdu dezuna,

 Betetzen ezta oso erreza

 ark utzi duen utsuna.

 

 III

 

 Illeta egun triste aretan

 ortxe nintzan Elgoibarren,

 Ikusi nuen erri on batek

 zer semiñ artu lezaken.

 Begi guziak lausotzen ziran;

 negarra zan an da emen,

 Ixuritako malko garratzez

 ibai bat sortu ziteken.

 

 IV

 

 Utsetik asi, gogoz saiatuz,

 goi goiko mallak ikutu,

 Pobre ta aberats, aundi ta txiki,

 guziak berdin agurtu.

 Premiz zanari lagundu sendo;

 penak pozetan biurtu,

 Arrokeria zertzan etzuen

 arek iñoiz ezagutu.

 

 V

 

 Kontzientziko lan onak egin,

 ori zun amets lenena,

 «Sigma» makina degu ixpillu

 garbi agertzen duena.

 Etzan bultzada makala izan

 Estarta'k eman zuena,

 Mundu guzian ezagutzeko

 gaur Elgoibar'en izena.

 

 VI

 

 Naigabe latza utzi zenduen

 etxean eta auzoan,

 Beingoz erori ziñanean zu

 eriotzaren lazoan.

 Euskalerria belaunikatuz

 saiatu zan errezoan,

 Pake gozo bat izan dezazun

 betikotasun osoan.

 


inprimatu