inprimatu
Eibar'ko erriari
Izenburua:
Eibar'ko erriari
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iñaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
278.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eibar'ko erriari

 

Basarri

 

 Eibar maitagarria,

 goresmenak zuri,

 ezagutua zera

 tristura ugari.

 Gaur jarrita bazaude

 izar disdizari,

 lana gogor eginda

 gertatu da ori.

 

 Lengo guraso zarrak

 benetan asiak,

 loreak ugaltzeko

 ondatzen sasiak.

 Gazte-gaztetandikan

 lanean eziak,

 erle antzeko dira

 eibartar guziak.

 

 Zu goi-gallurrean da

 gu begira pozik,

 geldi dauden nagiak

 geienean utsik.

 Gaur Eibar goraltzeko

 eztaukagu itzik,

 berez ezta gertatu,

 saiatuta baizik.

 

 Aberastasunak or

 egin du jaiotza,

 gaur erritarra baño

 geiago arrotza.

 Lengo euskal labea

 orain guziz otza,

 orrek naigabetzen du

 «Basarri'n» biotza.

 


inprimatu