inprimatu
Dolarra gaixo
Izenburua:
Dolarra gaixo
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
444.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Dolarra gaixo

 

Eizmendi, Iņaki

 

 -1-

 

 Dolarra gora, dolarra beera,

 kezkaz beterik mundua

 Amerikari irtxi zaio

 erabakien ordua.

 Len beti goitik ibiliarren

 orain jetxi du burua,

 gizona gaixotzen dan bezela

 gaixotu leike dirua.

 

 -2-

 

 Etengabeko dirutzak bear

 Vietnam aldeko gerrak,

 Illargirako joan-etorriak

 gastuz ez dira melarrak.

 Amar artuta, beste aldean

 ogei bat eman bearrak,

 lengo osasun bikain, ederra,

 ola galdu du dolarrak,

 

 -3-

 

 Naziotako agintariak

 txinparta dariotela,

 ekaitz oneri igesi naian

 al dunak al dun bezela.

 Kontuak ondo atera bear,

 galduak daude bestela,

 danak erotu bear dute gaur

 zer egin ez dakitela.

 

 -4-

 

 Larunbatean zazpi ministro

 ziran Belgica-n batuak,

 bat egiteko asmoz joan eta

 pot eginda geratuak.

 Erri bakoitzak bere aldera

 atera ditu kontuak,

 "Lendabiziko Jaungoikoa ta

 ondorenean santuak".

 

 -5-

 

 Ai, dolarraren gaixotasunak

 kutsutu gaitu batean,

 mundu osoa aztoratu da,

 iņor ez dago pakean.

 Anaitasunak indarrik artzen

 ezpadu gizon artean,

 gure Jainkoak bakarrik daki

 emen zer gerta leikean.

 

 -6-

 

 Bein Illargia eta bein Marte

 nai genduke zapaltzea,

 urrena berdin pentsatuko da

 Venus bixitatutzea.

 Zertarako da mundu berrien

 billa ola nekatzea,

 ez al genduke obe askozaz

 lengo zar au konpontzea?

 

 -7-

 

 Zorioneko diru petralak

 beti griņa ezagunak,

 kontatu egin ainbat zoritxar

 inguratezn dizkigunak.

 Bein interesa tarteko dala

 etsai biurtzen lagunak,

 zortzitik zazpi gerra ba-dira,

 diuak sortzen ditunk.

 


inprimatu