inprimatu
Auzo Gertaria (Laborda, Pozpoliñ aita agurgarriari, biotzez)
Izenburua:
Auzo Gertaria (Laborda, Pozpoliñ aita agurgarriari, biotzez)
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iñaki

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
722.zk.
Orrialdea:
2

Auzo Gertaria

 

Basarri

 

 Laborda, Pozpoliñ aita agurgarriari, biotzez

 

 Ustez uste gabean sar zaigu negua

 elur margo zuriak artu du ingurua,

 batzuentzat alaitasun,

 askorentzat miñ laztasun.

 

 Lengo egunez ernai antzeko nengoan

 ona zer ikusi dutan gure auzoan:

 den denak jakiñ dezaten,

 asi nadin ba esaten!

 

 Amabost urte gañean ditu Iñaki'k,

 Yon'ek amabi Azaroa ezkeroztik:

 ori nai luteke senti,

 ta elur eskean beti!

 

 Astelen goiz sentiko zazpirak inguru,

 Yon esnatu da ta dana zuri ikusi du:

 —Aizak, Iñaki, Iñaki

 elurra duk, azkar jaiki!

 

 Larogei urte inguruko etxe-amona

 alboko gelatxo apañean zegona:

 —¿elur dala-ta pozikan?

 ¿ez aldezute lotsikan?

 

 Bere naigabez etzan ixiltzen amonik

 baña gazteak ez egiten jaramonik

 Artu txitxare ta galbai,

 zepo xixtriñak ere bai!

 

 Gozatzen dira gazte auetxek elurrez

 amona an dago jaikitzeko bildurrez

 ¡Mugi oi zan ba, benetan

 baña eziñ egun artan!

 

 Bazituzten bi birigarro ta lau txori,

 aiek pozteko berriz naikoa zan ori:

 an dijoaz bat batera

 amonari esatera.

 

 —Amona, amona, guk len esaten gendun,

 ikusten aldu zenbat arrapatu degun?

 Berrituko degu lena,

 elurra dala onena!

 

 —Zaudete ixilik lotsagabe txar nardatsak

 onek zekartzkidak neri azken arnasak

 amona ta txoriak

 ondatu dizkik guziak!

 

 Gazte biak ekiñ zioten negarrari,

 txoriak utzi ta ¡pa...! amona zarrari,

 bi anaiak bat batean,

 ziñ zegioten aurrean.

 

 Beingoz sendotu nairik gaztean gogoak

 itz auek esan zitun amona gaxoak:

 —Zuek ere mutikoak

 etzerate betikoak.

 

 Yon eta Iñaki ezagutu zuten

 ea gazteak eri egiten dezuten!

 


inprimatu