inprimatu
Au da udazkena!
Izenburua:
Au da udazkena!
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
453.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Au da udazkena!

 

Basarri

 

 Zerua urdin, laiņo beltzik ez,

 eguzkia indarretan,

 galga ederra otz-beroan da

 uzta elduaz lurretan.

 Olako giro zoragarririk

 ez da ordaintzen urretan,

 udazken onak salbatzen gaitu

 gu aspaldiko urtetan.

 

 Iņaurkin lanak egin bearra

 ganaduz ondo dagonak,

 eta olako giroak dira

 neurrira datozkionak.

 Alderdi asko ditu berekin

 lur ontan udazken onak,

 geu konturatu baiņo lenago

 etortzen dira Gabonak.

 


inprimatu