inprimatu
Anai arrebok zer portamena
Izenburua:
Anai arrebok zer portamena
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
517.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Anai arrebok zer portmena

 

Basarri

 

 -I-

 

 Anai arrebok zer portamena

 izan dezuten nerekin,

 ainbeste maite ninduzutenik

 gaur arteraiņo ez nekin,

 Gure Donosti berdingabea

 egitazko euskal jardiņ,

 usaintsu dago, bada danetik,

 lirio, arros, krabelin.

 Ai! giro oni eutsi zaiogun

 ez dezala aldegin,

 gaixorik dagon gure izkuntza

 lenbailen sendatu dedin.

 Eztakit nola eskerrak eman,

 eztakit nola itzegin.

 Nik gauza gutxi merezi nuen

 eta zuek asko egin.

 

 -II-

 

 Pozaren pozez, malko loditan

 bustirik ditut begiak,

 eta txikitzat jotzen ditut gaur

 egindako lan guztiak.

 Maite zaituztet: euskal itsaso,

 baso, zelai ta mendiak.

 Maite zaituztet: erri txukunak,

 berdin baserri txuriak.

 Entzun ditudan goraipen oiek

 izan dira geiegiak.

 Zugaitz zarrari itsatsi zaizka

 nun-naitik mendu berriak.

 Pozik geiena zuek ematen

 dezute, BERTSOLARIAK.

 Pixka bateko bizia oraindik

 badauka EUSKALERRIAK!

 

 -III-

 

 Gure arteko jatortasun au

 ezin diteke berdindu,

 Aurrera ere alkar maitatzen

 bear degu alegindu

 uskeri danak alde bat utzi

 eta alkargana bildu.

 Ekin lanari gorputz ta anima

 nagikeriak astindu,

 gure erriak bide bakarra

 nere ustetan ori du.

 Eta zuek euskal urretxindorrok

 etzaiteztela ixildu

 Al baldin balitz gaurko zorra nik

 bizkor nai nuke ordaindu

 serbitzari bat emen dezute

 nai dezutena agindu.

 


inprimatu