inprimatu
Florenzito eta Tronio, Azkoitiko torero sonatuak
Izenburua:
Florenzito eta Tronio, Azkoitiko torero sonatuak
Sinadura:
Eizagirre, Xabier, ("Jauregi")
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizagirre, Xabier,

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1246.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Florezito eta Tronio, Azkoitiko torero sonatuak

 

 1

 

 Hara nere bertsoak

 belarri ertzera.

 Zezen kontuak dira,

 ba al dezu aitzera?

 Azkoitian pasiak

 dirade gainera.

 Nahiz ez dan hemen izan

 hartako joera.

 Gu ere danetara

 probatuak gera.

 

 2

 

 Urteak omen dira

 hirurogei edo.

 Floriako mutil bat

 zezen-zale bero.

 Beste kontirikan ez,

 ziola egunero:

 «Ikusiko naute

 ni laister torero».

 Florezito bezela

 ezaguna gero.

 

 3

 

 Florezito txikiak

 musu makurrakin,

 izugarrizko plantak

 zituen berekin.

 «Nola toreatu nik

 bazekiat jakin:

 Ixkue datorrenin

 adar haundixekin,

 hik beste aldera egin

 behar dek kapakin».

 

 4

 

 Aterea baizuen

 hainbeste zarata.

 Izango zuela ba

 aukera aparta.

 Andremaxek gainien

 omen zirela-ta.

 Urretxu alde hortatik

 ekarri beza ta;

 zezenak Lasturkoak

 aukera galanta.

 

 5

 

 Ailgatu ere bai

 egun amestua.

 Hainbeste jende plazan

 hura zen gustua!

 Florezito erdian

 korajez prestua.

 Zeini brindatuko ote

 lehenengo ixkua

 Mariano Atanori

 jasorik eskua.

 

 6

 

 Bere ixko horrekin

 hasi da lanian.

 «Banderillak sartzeko

 ointxe det parian».

 Bat besterik ez dio

 sartu ipar-gainian.

 Jendea parrez ia

 lehertu beharrian.

 Bestea, hor botatzen du

 aidera letxian.

 

 7

 

 Florezitok inundik

 hartan ezin laga.

 Korajetsu azalduz,

 barrutik ikara.

 Zezenak harrapatu

 mila modutara.

 Jainkoak ez zuen ez

 gehiegi anpara.

 «Nik behar det ixko hau

 derrepente akaba».

 

 8

 

 Prantatu da hiltzeko,

 hura zen figura!

 Zezenari hor zaio

 estiloz ingura.

 Gehienez harrapatu

 kostilla hezurra.

 Zuri-zuri azpitik

 ezpata muturra.

 Azala besterikan

 ezpazion urra.

 

 9

 

 Denboran behar orain

 aurrera aditu.

 Zinkuentako hamarkadan

 ondoren gelditu.

 Beste torero baten

 kontuak argitu.

 Egin omen zuen da

 hainbeste meritu.

 Tronioren konturik

 nork ez du aditu?

 

 10

 

 Azkoitira lanera

 etorritakua.

 Andaluzitik edo,

 traza hartakoa.

 Beltza eta txikia

 musua txatua.

 Tximinotik berezi

 ia ezinezkua.

 Neska denei atzetik,

 madarikatua.

 

 11

 

 Tronio hor ari da

 aukera galdezka.

 «Torero lanetako

 aproposa naiz ta».

 Ezertako ez danik

 mundu hontan ezta.

 Berakin kontatuta

 programa da presta.

 Andremai bosgarrengoz

 izango da testa.

 

 12

 

 Tronio beltza hor dabil

 bere bizikletan,

 popaganda ipinten

 herriko kaletan.

 Korrida izango da

 atsaldez bostetan.

 Tronio, Barrerita

 ta El Yankee bertan.

 Ikuskizun ederra,

 bai alajainetan!

 

 13

 

 Mila beratzireun

 berroita hamaseian.

 Agostuko hemeretzi

 garren egunian.

 Plaza jarria zuten

 Zona Industrialian.

 Festa hastekoa zan

 eliz atarian.

 Tronio errege gisa

 Azkoitiko herrian.

 

 14

 

 Karro dotore baten

 gainetik agertu.

 Zaldi zuri eder batek

 aurretik tiratuz.

 Tronion traje horrek

 alde danetik luz.

 Jendea kale eta

 balkoietan erruz.

 «Viva Tronio» danak

 fuerte oihukatuz.

 

 15

 

 Plazara ailegatuta

 hasi funtzioa.

 Tronio baliente

 eta gallardoa.

 Zezena zuzen-zuzen

 beregana doa.

 Aidean arrotu du

 zazpi bat legoa.

 «Adio Azkoitiarrak

 ilargira noa».

 

 16

 

 Hondoa jo du eta

 zezena hantxe zai.

 "Maetro" tentetu da,

 pasea eman nahi.

 Joipurtzuloan da

 bota du noranahi.

 Trapu zaharra bezela

 astindu ere bai.

 Tonto usaiak ederki

 kendu zizkion bai!

 

 17

 

 Zezena karteletan

 Salamankakua.

 Tronion ezjakinean

 Tudela aldekua.

 Behi petral bat

 adar motzekua.

 Alde hartako kaletan

 ibilitakua.

 Hangoak gozatzeko

 izan zan nahikua.

 

 18

 

 Hoiek hola omen ziren

 nahi bada sinetsi.

 Aspaldiko kontuak

 nahiz eta eritzi.

 Jendeak jakin dezan

 bihar edo etzi.

 Nik inor merituan

 ez nuen nahi jeitxi.

 Tronio ta Florezito

 milaka goraintzi!

 

Eizagirre, Xabier, ("Jauregi")


inprimatu