inprimatu
Carabanchelgo borroka
Izenburua:
Carabanchelgo borroka
Sinadura:
Eizagirre, Txomin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizagirre, Txomin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
981.zk.
Orrialdea:
10-11

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Carabanchelgo borroka

 

Eizagirre, Txomin

 

 Egun hartan gauena

 maiatzak hamaika

 bokiak atez ate

 banan banan deika.

 Kabreaturik denok

 altxa ta harrika

 entzun genuenean

 Puerto madarika.

 

 Leihotik hasi ginen

 galdetzen izenak

 hogeitabi direla

 bera doazenak.

 Marruka bat besteri

 nasturik barrenak

 gogor egin beharko

 bihar anai denak.

 

 Ezin lo hartu inork

 azken berriekin

 goizero hiruretan

 gauza berarekin.

 Gaua aurrera doa

 gure kezkarekin

 gogortzen hasi gaitu

 batak besteekin.

 

 Etzanda denok erne

 buru-belarria

 begia kendu gabe

 atean jarria.

 Giltzak eta zerraila

 hots izugarria

 ordularian seirak

 gaude itzarria.

 

 Bokiak ari dira

 zeldak irekitzen

 gu beraeei begira

 begiak handitzen.

 Eztabaida hasi ta

 beraiek larritzen

 ordu erditik gora

 istilu jarraitzen.

 

 Berriz esan diete

 aguro jeisteko

 ezetz erantzun eta

 pakean uzteko.

 Mehatxatu gaituzte

 zakurrak sartzeko

 epe hamar minutu

 beien egoteko.

 

 Hauxe entzundakoan

 bai jetxi presaka

 bokiak bulegotik

 atera bultzaka.

 Barrikadak sarreran

 altxa dozenaka

 giltzak hartuta gero

 burniak bilaka.

 

 Hamarrak inguruan

 sopletek ageri

 ateak moztu nahaian

 heien handikeri.

 Sartzen ziren su txispak

 jarri larriegi

 barrikadak su hartu

 hura ihauteri.

 

 Keaz betetzen dena

 hura une latza

 arnasteko airea

 toallaz arrantza.

 Zapiak muturretan

 birikan arantza

 goitik behera beltzak

 Olentzero antza.

 

 Arriskuan jendea

 itotzeko bertan

 ireki genituen

 ateak alertan.

 Bonberoak zaldu

 mangerak eskutan

 aisa itzali zuten

 sua zalapartan.

 

 Atea bota dute

 hasi da folklore

 megafono eskutan

 betetaz balore.

 Negoziatu nahi dute

 gure salbadore

 komisario eta

 Administradore.

 

 Biak gora laisterka

 datoz guregana

 berbetan hasi dira

 adierazten drama.

 Monok une horretan

 hasi beren lana

 tiraka betik goa

 hura panorama.

 

 Bai guk erantzun ere

 orduan batera

 botatzen denetatik

 zakurren gainera.

 Gerla handitakoa

 mutilak aurrera

 behetik gora tiroz

 burnik goitik bera.

 

 Bote eta pelotaz

 josirik kaiolan

 hainbeste tiru hotsa

 aditu sekulan.

 Zakurrak igotzeko

 beraz nahiko lan

 osorik hartu zuten

 hamabik aldean.

 

 Esan ziguten «Fuera!»

 zeldatik binaka

 histeriko zegozten

 dirudi zaunkaka.

 Orma kontra jarrita

 iletik tiraka

 galdetzen gure armak

 non daude bullaka.

 

 Goitik behera ongi

 monok katxeatu

 gero jeisterakoan

 ugari kobratu.

 Ostikoz eta porraz

 bizkarrak beltzatu

 haien nahia kulataz

 buruak zulatu.

 

 Berriz ormaren kontra

 zerrenda pasatu

 denok zutik irudi

 esklabu merkatu.

 Furgoira kateatuz

 batzuk abiatu

 bestek mazmorretara

 monok eskoltatu.

 

 Aisa sartu digute

 zigorra etsaiak

 okerrago daudenak

 Puertoko anaiak.

 Hantxe ikutzen dira

 infernu sabaiak

 apur dezagun PUERTO

 horra gure nahiak.

 

 Bokiei jarri arte

 muturren gitarra

 ez diegu kenduko

 aurpegitik farra.

 Lasai sartu barruan

 tiro barra-barra

 bide hau izango da

 benetan bakarra.

 

 Ez dugu nahi gartzelik

 egindako urrez

 guttiago damutu

 legerik mesedez.

 Irtenbide bakarra

 K.A.S. da derrigorrez

 Herri askatu arte

 behintzat pakerik ez!

 


inprimatu