inprimatu
Aurthengo aphirilian
Izenburua:
Aurthengo aphirilian
Sinadura:
Eillande d'Ass.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eillande d'Ass

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1900
Argitalpenaren urtea:
145
Alea:
671.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aurthengo aphirilian

 

d'Ass, Eillande

 

 1

 

 Aurthengo aphirilian

 Donazaharre herrian

 Gazteen besta eder bat dut

 Ikhusi nik phasatzian

 Egun huntaz orhoitzian

 Kantatuko dut lorian: (bis)

 

 2

 

 Donazaharre herria

 Airosa, laket lekhia

 Bachenabarren zelhai baten

 Erdian dago jarria

 Bazterra choragarria

 Eta sano da airia. (bis)

 

 3

 

 Gazteria handia da

 Eta guzia azkarra

 Bai segur eskualdun odolak

 Han badu phusa ederra

 Eta gero da akorta

 Batasunanean beharra. (bis)

 

 4

 

 Haren libertimendia,

 Zen guziz pare gabia

 Bolant, zaldidun, zapur eta...

 Bi gorrik egin ordria

 Lerro bat zen hain handia

 Akhabantzarik gabia... (bis)

 

 5

 

 Heyek on dira jantzako

 Muchikoetan artzeko.

 Asti laburra zuten segur

 Heyen oinek finkatzeko.

 Hain ziren arin jauzteko

 Eta zalhu itzultzeko. (bis)

 

 6

 

 Jende hanitz zen ethorri,

 Kanpotikan ikuslari.

 Behatuz hango gazte lerden

 Zahar bizkor osteari;

 Bihotzak daut egin gaindi:

 Ohore eskualdunari!

 Bethi bethi bizi bedi...

 

 7

 

 Gazte maiteak bakian

 Deskantsa nola herrian

 Eskualdunen jantza onestak

 Atchik bethi bihotzian

 Josta plaza zabalian...

 Buruzagien erdian

 Iguzkiaren argian...

 


inprimatu