inprimatu
Ataun. Erri ontako idazleai
Izenburua:
Ataun. Erri ontako idazleai
Sinadura:
Egur zale
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Egur zale

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
718.zk.
Orrialdea:
5

Erri ontako idazleai

 

Egur zale

 

 Nere erritar lagun guziok

 jarri zaitezte aditzen

 igaz ainbeste ez gera aurten

 onela guaz aztutzen

 "Bilintx" degu gazte trebia

 nola etzera mugitzen

 egun oetan etzabiltz aizu

 layan da orbela biltzen.

 

 Lenbizi bero asiagaitik

 azkar gelditu atzera

 ez nuen uste iritxitzerik

 orren estadu motzera

 Telletxea'ren goraizeakin

 orrenbeste bildurtzera

 ez det pentsatzen juango danik

 zure berriak moztera.

 

 Opor aldia asita ere

 ia urtebetekoa

 zure eskuko zauria ez da

 eun batez sendatzekoa

 aitzaki ederrak asmatu eta

 atseden dezu naikoa

 puja ederrak emanaz baņa

 zaude landare preskoa.

 

 Beste idazle lagun oyetzaz

 ez daukat aztarrenik

 nungoan eta zein diran ere

 ez dakit oyen izenik

 oraiņ asi dan urte ona

 danontzat deseo det nik

 agur lagunak ta urren arte

 bada jarraitu nai dunik.

 


inprimatu