inprimatu
Etxe zuriko itxua
Izenburua:
Etxe zuriko itxua
Sinadura:
Eguilero, Manuel (Ikasle)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Egileor, Imanol

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
131.zk.
Orrialdea:
1

Etxe zuriko itxua

 

Ikasle

 

 Itxua da bai guztiz itxua

 Etxe zuriko nausiya,

 Piska piskaka galdu zitzayon

 Begiyetako argiya.

 Garairik eder-ederrenian,

 Oitamar urte buruan,

 Zeruko Jaunak argirik gabe

 Utzi omen zuan munduan.

 ¡Oitamar urte zituan eta

 orain larogei baditu!

 ¡Alare beti alai, txit alai

 Nik oi izan det arkitu!

 

 Bere billoba txiki ta alayak

 Itxuaurreko dagiyo.

 Ta eundañoko pestak aitonai

 Samurki eiten dizkiyo.

 Aitonak berriz asko maite du

 Bera, danetan maitena,

 Ta berarekin beti izan oi du

 Bere atsegin-poz dena.

 Ipuñak erruz dakizki aitonak

 Billobak berriz jakin nai,

 Ta ipuin politak entzuten oi da

 Poz-pozik egon txit alai.

 

 Ilunabarra pozgarriya zan

 Loraill egun batian,

 Eguraztera pixkabat juan nitzan

 Nere etxetikan aldian.

 Berialaxe urrutitara

 Ikusi nuen itxua,

 Baitare sartu barrenen ari

 Ots egiteko gogua.

 Eta arengana zuzendu nitun

 Bertatik nere pausuak,

 Gauzak errexak izan oi dira

 Nai ditunian goguak.

 Diesol xamur-xamurra ein da

 Bereala giñan izketan.

 Garaitasuna nabaritzen zan

 Itxuaren itz denetan.

 Urrun dabil bai, txit urrun gero

 Argandik gogo layotza

 Ezta errexa nonai arkitzen

 Arrena lako biyotza!

 Bere jardunak txunditzen naute

 Oldozten detan guztitan

 Oker aundirik gabetanikan

 Abetxek dira itz gutxitan.

 

 "Itxua naiz bai aspaldi abetan

 ¡Goiko Jaunari eskerrak!

 Orain gauz asko, len ezkutuak

 Dakuskit ta... ¡zein ederrak!"

 Lurreko gauzak nik ez dakuskit

 Ta bai Jaunaren emaitzak

 Gogo begiyaz ikusi errexak

 Gorputz begintzat bai gaitzak!"

 

 Euskal erriyaz geroxiago

 Mintzatzen asi zitzaitan;

 Ez ta errexa esan zitunak

 Ipiñitzia itz gutxitan.

 

 "Euskal erriya bere maitia

 Euskal erriya kuttuna

 Euskal erriya itxuarentzat

 Pitxi guztiyak dituna".

 "Bakar-bakarrik euskal erriya

 Ikusi eziña mingarri

 Euskal erriyak seme gaiztuak

 Izana zayo neargarri".

 

 Eta ni etxera juteko ordu zan

 Ta agurtu nuen itxua

 Baitare berak erantzun ziran

 Altxaturikan eskua.

 

 Etzait aztuko eun da sekulan

 Egun artako jarduna

 Eztare jardun eder sakona

 Izan genduen eguna.

 Lendikan ere goresten nuen

 Etxe zuriko nausiya

 Aurrera geyo goratuko det

 Atton ain agur-garriya.

 


inprimatu