Artzain txabola
Ikasle
Orra or goyan mendi egiyan
Euskotar artzai txabola.
Maitasunaren kabi bera da
Izanik artzai etxola.
***
Goiz alai batez eguraztera
Irten nintzan, goiz, etxetik,
Ta oartzeke gogaketetan
Aldendu nintzan bidetik.
Mendi goi baten oin-oñean...
Ta... oldozketan burua
¿Mendin arkitu ote diteke
Maitasun sukar goxua?
Ta jarraituaz menditik ziar
Gora-goraka ta aurrera
Alai ta lasai iritxi nintzan
Mendiyaren egalera.
Andixek doi-doi zugatz artean
Etxol txiki bat nekusan
Euskotar artzai gogorrarena
Etxol uraxe bera zan.
Ta jakin miñez ta txit astiro
Jo det etxetxo albua.
¿Mendin arkitu ote diteke
Maitasun sukar goxua?
Bere aurrari kun-kun abesten
Andre bat dakust oñetan.
Ta... ¡zeñen aurtxo polit ederra
Zan aur uraxe benetan!
Aurtxo txikiya bere amaren
Abesti estiyaz poz-pozez...
Amatxo berriz kutuntxoari
Maiteki abesten biyotzez.
Ta lo gozuan aurra utzita
Malko dario begitik.
Maitasunez ta pozaren pozez
Lanera doa bertatik.
Ardi zaintzetik artzaya ere
Badator etxe aldera
Bere andre ta semetxuakin
Atsedentxo bat artzera.
Seaska albora inguraturik
Lo dakus aurtxo txikiya,
¡Artzai gogorrak semetxua ainbat
Ez du maitatzen biziya!
***
¿Mendik arkitu ote diteke?
Maitasun sukar goxua
¡¡Begira mendin artzai oyeri
Zein maite zayen aurtxua!!