inprimatu
Donostiako heriotzak eta ikuspegi motzak
Izenburua:
Donostiako heriotzak eta ikuspegi motzak
Sinadura:
Egiatarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Egiatarra

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1089.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Donostiako heriotzak eta ikuspegi motzak

 

Egiatarra

 

 Berriak eskatuta,

 albiste tarteka,

 zenbait adierazteko

 sortu zait beta.

 Entzun zazue ondo,

 behar dela arreta

 esateko altua

 ta ez ahopeka:

 hilak dira eta!

 odolez kopeta,

 hauxe erahilketa

 hontan gora ETA

 daukagun gorrotoa

 dezagun meta!

 

 Gorroto pilatuta

 betiko gogora:

 gauzak dauden bezala

 ez goaz inora.

 Horregatik hain zuzen

 heldu gure altxorra:

 jende artean dagon

 harreman gogorra.

 Hau ez da iraunkorra

 ta behar dugu borra

 etsai dena izorra

 ta ordain gure zorra

 hargatik egin dugu

 greba orokorra!

 

 Zabaltzarena zela,

 dirudi, despiste.

 Oraingoak, ordea,

 ea nork lekizke.

 Hedatzen diren berri

 ta zenbait albiste

 batzuek jaten dute

 bezain alpiste.

 Hori hemengo kiste

 eta buru ixte,

 bizi modu triste,

 ematen du triste:

 herria ipurdiz ta

 zezena enbiste!.

 

 Antiguan sartu dira

 zenbaitxo balazo,

 alde-zaharrean ere

 egin dute eraso.

 Auzokide bat hilik

 Egiak du jaso.

 Donostiak ez daki

 nola ote den jazo...

 Erahilketa akaso?

 Edo tranpa-lazo?

 esplikazio eskaso,

 agian beste paso

 Euskadi beldurtzen ta

 guk ezin paso.

 

 Satsak eta Luismarik

 behar zuten agurra

 jasotzean sortu zen

 herri dar-darra.

 Oiartzun gisa zegon

 Bakarnen danborra

 goizean lurperatuta

 hor bezain lapurra;

 famelin gezurra

 gehi beste apurra,

 jenderen murmurra,

 sutako egurra;

 ona bota digute

 orain zimaurra!

 

 Hala ta guztiz ere

 argi gera dadin

 Bakartxoren agurra

 behar zela egin.

 Herri omenaldia,

 txistu ta danbolin

 nahiz aitak aurka bota

 hainbeste zipristin.

 Gezurra zirudin

 hainbat ulertezin

 horrenbeste muzin

 zeni egiteko min?

 Aginte era guztiak

 dirade berdin! !

 


inprimatu