inprimatu
Futbola ez da justua
Izenburua:
Futbola ez da justua
Sinadura:
Egaņa, Andoni
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Egaņa, Andoni

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1162.zk.
Orrialdea:
57

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Futbola ez da justua

 

Egaņa, Andoni

 

 Antzuolako futbol zelaian

 bi talde gogorrek topo,

 eguraldirik txarrena ere

 ez zen gertatu ostopo,

 zelai erdian primeran baina

 harea barruan poto;

 holaxe jardun ginen hamaika

 bertsolari segapoto.

 

 Han bazen tripa, bazen karkaxa,

 bazen ipurdi galantik,

 gai jartzaile ta antolatzaile,

 ez zen epaileen faltik,

 oso suabe jokatu gendun,

 nabarmena da zergatik,

 hurrena askoz puntuazio

 hobea lortzeagatik.

 

 Lehenengo gola sartu ziguten

 baloi txar baten botean,

 atsedenean konfiantzarik

 bageneukan enpatean,

 bi eta hutsa jarri ziraden

 jokaldi triste batean,

 bi linierrak kontu kontari

 ari ziren bitartean.

 

 Arbitro jauna txepel jardun zen

 gure uste apalean,

 kontrarioek astotasuna

 zeramaten odolean,

 atezainari hanka zapaldu

 hirugarrengo golean,

 haiek rugby-an egiten zuten,

 guk ordea futbolean.

 

 Nahiz bi gol sartu, gero gure gain

 afariaren gastua,

 partiduari azken orduan

 hartu genion gustua,

 ordu bete motz geratu eta

 galdu gendun apustua,

 txarrak txapeldun, onenak galdu,

 futbola ez da justua.

 


inprimatu