inprimatu
Bandoa
Izenburua:
Bandoa
Sinadura:
Egaña, Andoni
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Egaña, Andoni

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
20

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bandoa

 

Egaña

 

 Tarrapatan bandoa joaz

 beharko degu hitzegin

 gure Udalak orain artean

 ez du askorik hutsegin

 natura zaintzen jokatu behar

 dugu denok zintzo ta fin

 horretan gogoz alegin (bis)

 gure herria piska piskana,

 berdeago izan dedin,

 lorategiak zainduko dira

 eta berri gehio egin (bis)

 

 Esana ongi bete zazute

 ta horrenbestean tira!

 gure agindu egoki hoiek

 papelerara ez tira,

 ea usoak bueltatzen diran

 lehengo hiri eztira,

 ez da gehiegi guztira, (bis)

 sano daudenak zaindu ta eri

 daudenetaz izan mira,

 animaliak zain itzazue

 gure lagunak bait dira. (bis)

 

 Ez dakit ziur gure hizkuntza

 ote dagon horren lerden,

 gure kaletan erdera degu

 jaun eta jabe nabarmen,

 gure ustetan geure hizkuntzak

 nagusi behar du hemen,

 ez ote da nahiko krimen, (bis)

 damu guztiak alferrik dira

 garaia pasa ondoren,

 ikastetxetan «D» eredua

 sar ezazue lenbaitlen. (bis)

 


inprimatu